Luki

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Elkarrekin lotutako bi adiera ditu honek: animalia izena da lehenik ('azeria', Euskal Herriko mendebaldean) eta Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n jasotako pertsona izena gero. Etorkia, bi adieren sorburua, latineko Lucius antroponimoa da (ikus Luzio). Hizkuntza askotan azeriaren izena tabua da eta ezin da esan. Arrazoi honengatik haren ordez pertsona izenak erabiltzen dira (azeri eta luki gure kasuan). Gaztelaniaz, Araban, garcía deitzen zaio eta frantsesez renard

0