Karmele

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Carmen-en baliokidetzat proposatutako izena. Jatorria Palestinako mendi ezagunean du, grekoz Kármelos eta hebreeraz Karmel zeritzanean hain zuzen ere. Izenaren osagaiak karmen 'baratza' eta El 'Jainkoa' dira. Karmeldarren eskutik zabaldu zen; hauen ustez, Elias profetak Karmel mendian ikusi zuen laino zuria Sortze Garbiaren promesa izan zen. Garrantzia XIII. mendean hartu zuen, aipatu mendian S. Stock karmeldarrari Ama Birjina agertu zitzaionean. Uztailaren 16an, jaiegunean, Euskal Herriko portu askotan prozesioak egiten dira. Aldaera: Karmen. Baliokideak: Cármen (gaz.) eta Carmen (fr.).

0