Itura

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Monteagudoko (N) Itura mendian Bideko Andre Mariaren santutegia dago. Herrikoek argia eta suak ikusten omen zituzten gauero dermio horretan, eta azkenean, jakin-minez, bertara hurbildu eta sasi artean ezkutatutako Andre Mariaren irudia aurkitu omen zuten. Orduan Monteagudoko elizara eraman omen zuten, baina irudia aurkikundearen lekura itzultzen omen zen, eta hondarrean ermita hemen eraikitzea erabaki zuten. Tarazona (Zaragoza) herriko bidean dagoelako deitzen zaio Bideko Andre Maria. Izan ere, usadio zaharra izan da bideen ondoan Ama Birjinaren elizak eraikitzea, ibiltarien babeserako.

0