Aingerua

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Grezierako ángelos 'mezularia' hitzetik latineko angelus sortu zen, eta hemendik euskarazko aingeru. Duen zabalkundea umeak zaintzen dituen aingeru guardakoari zor zaio, izen hau ematearekin haurra babestuago egongo dela uste izaten baita. Aldaera: Gotzone (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokideak: Ángeles (gaz.) eta Angèle (fr.).

0