Muskilda

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Otsagabiko (N) Andre Mariaren baseliza. Arrunt eraikuntza ederra da, erromanikoa, irudia bezala. Hau unai batek aurkitu omen zuen mendian. Herrikoek, ebatsi zuela uste baitzuten, kartzelara eraman omen zuten unaia eta elizara irudia, baina gauez biak mendira, Muskildara, itzultzen omen ziren. Hau ikusita, herritarrek santutegia aurkikundearen lekuan eraikitzea erabaki zuten. Jaieguna irailaren 7an eta 8an da.

0