Ezkioga
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Bai
Jatorria:
Gipuzkoako herria, 1931n izandako agerpenengatik ezaguna. Izan ere, Anduaga izeneko lekuan Andre Maria agertu omen zitzaien neska-mutiko batzuei. Jarraitzaile asko izan zituen, 1934an Eliza Katolikoak gertaera ezetsi eta Anduaga-ra joatea debekatu zuen arte. Starki irlandarrak honen inguruko lekukotasuna bildu zuen, non garbi ageri baita euskara izan zela Ama Birjinarekin mintzatzeko erabilitako hizkuntza.