Aurkitu zure izena
Primary tabs
Erramel
Maizkara aurkitzen dugu Erdi Aroan. Oinarrian izen honen aldaera bat duen Erremelluri Bastidako (A) herrixka eta monasterioa izan zen, egun ardandegi baten izena besterik ez bada ere. Errioxako Autonomi Erkidegoko Herramelluri toponimo nagusian izen honen beste aldaera bat dugu (Erramell + uri, hots, 'Erramellen hiria, herria').
Erramos
Donostian 1559. urtean Herramos de Arrillaga aurkitzen dugu. Aldaerak: Ramos, Ramus.
Erramusa
Euskal Izendegia-ren arabera 1717an dokumentatzen da. Irudi duenez Erramos, Ramos gizon izenaren baliokide femeninoa da.
Errando
Fernando izenaren aldaera Erdi Aroan. Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan artazuriketan egiten ziren txantxetako antzezlanei ematen zitzaien izen hau.
Errasti
Andre Mariaren antzinako ermita, Arroiaben (Arratzu-Ubarrundia, A), jatorriz Errasti herri hustuko eliza zena. Leku honen aipurik zaharrena 1025. urtekoa da.
Erregiñe
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Regina-ren baliokidetzat ematen den izena.
Erregu
Erdi Aroko euskal izena. Erregu Acorda eta bere anaiak ganboatarren artean zeuden Arrasateko borrokan.
Erremellluri
Bastidako (A) behialako herrixka, Toloñoko monasterioko abeletxea eta gaur egun ardandegia. Hemengo elizako Andre Mariaren irudia lehen Toloñoko santutegian zegoena bide da. Harrian zulatutako Goiz Erdi Aroko hilerria dago inguruan. Erremelluri izenaren osagaiak Erramel antroponimoaren aldaera bat eta mendebaldeko hizkeretako uri 'hiria, hiribildua' dira.
Erriberri
Erriberrin (N) arte erromanikoaren harribitxia den Andre Mariaren eliza dugu. Ezaguna denez, herri honetan XX. mendean berriztatutako nafar errege-erreginen gaztelu ederra ere badago. Izena ('lur berria') Nafarroako erresumaren muga alderdi honetan zegoen garaitik dator.
Erro
Nafarroako herri baten, ibar baten (Erroibar) eta bertatik igarotzen den ugaldearen izena. Antzina batzarrak Arriurdina zeritzan aurkintzan egiten ziren, beranduago Laurentxi etxera aldatu baziren ere, egungo herriko etxera.
Errobi
Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ibaia (la Nive frantsesez); Felipe Urkiola idazlearen goitizena ere bada.
Erroeta
Arabako herria -Onraita erdaraz- eta Andre Mariaren adbokazioa. Jaia irailaren 8an da.
Errolan
776. urtean euskaldunek Iruñeko sarraskia mendekatzeko Karlomagnoren armadari eraso eta hainbat gerlari hil zituzten, Errolan buruzagia horien artean. Gertaera ahoz aho ibili zen, eta hain ezagun egin zen non Errolan mitologiako pertsonaia bihurtu baitzen. Arruazu, Behorlegi, Donaixti, Itzaga-Iga, Erratzu eta Atan, esaterako, badaude Errolan erraldoiak jaurtikitako harriak.
Erroman
Latineko romanus 'erromatarra' hitzetik datorren izena. Kasu honetan Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatutako Erroman euskal tradizioarekin bat dator. Jaieguna agorrilaren 9an da. Baliokidea: Román (gaz.) eta Romain (fr.).
Erromane
Gaztelaniazko Romana izenarentzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen den baliokidea. Santa honen kultua oso zaharra da Iberiar penintsulan. Baliokideak: Romana (gaz.) eta Romaine (fr.).
Errosale
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Rosalía-rentzat ematen den baliokidea.
Errose
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Rosa-ren baliokidetzat ematen den arrakasta handiko izena.
Errukia
Bertute baten izena eta XIII. mendean Alemanian sortutako Andre Mariaren adbokazioa, nahiz eta urrikiaren alderateko jaiera Erroman ere bazen. Hiri honetako errukiaren tenplua antzinako kartzela baten gainean eraiki zuten, hemendik bizirik atera zen agurearen oroitzapenetan.
Errupin
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Rufino izenarentzat propo-saturiko baliokidea.
Errupiñe
Gaztelaniazko Rufina-rentzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen den baliokidea. Latineko Rufina-tik dator eta hau rufus 'ilegorri' hitzetik. Erroman arrakasta gehien eduki zuten izenetako bat izan zen. Hiri horretako santa Rufina (III.