Errukia
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Bertute baten izena eta XIII. mendean Alemanian sortutako Andre Mariaren adbokazioa, nahiz eta urrikiaren alderateko jaiera Erroman ere bazen. Hiri honetako errukiaren tenplua antzinako kartzela baten gainean eraiki zuten, hemendik bizirik atera zen agurearen oroitzapenetan. Izan ere, aipatu agurea gatibu zegoen presondegi honetan, eta hil hurran zenean alabak lagundu zion, bere esneaz elikatuz. Tenplua K. a. 191. urtean eraiki zuten, Termopilasko guduan agindutakoa betetzeko. Jaieguna azaroaren 21ean da. Aldaerak: Errukiñe, Gupida, Kupiñe eta Pietate. Baliokideak: Piedad (gaz.) eta Piété (fr.).