Errupiñe

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Gaztelaniazko Rufina-rentzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen den baliokidea. Latineko Rufina-tik dator eta hau rufus 'ilegorri' hitzetik. Erroman arrakasta gehien eduki zuten izenetako bat izan zen. Hiri horretako santa Rufina (III. m.) Segunda ahizparekin batean martirizatu zuten, eta geroago basilika bat eraiki zuten haien hilobien gainean. Sibiliako santa Rufina, berriz, zeramika saltzaile ibiltaria izan zen eta ahizpa Justarekin hil zuten, idolo paganoak ez gurtzeagatik. Orain Sibiliako patroiak dira, bai eta eltzegileenak ere. Jaiegunak uztailaren 10ean (Erromakoa) eta 19an (Sibiliakoa) dira. Baliokideak: Rufina (gaz.) eta Rufine (fr.).

0