Aurkitu zure izena
Primary tabs
Sorauren
Ezkabarteko (N) herria eta Done Martieren elizan dagoen Andre Maria. Badaiteke irudi zuri eder hau 1333. urte inguruan Parisen egina izatea.
Sotil
Izenondo honek 'itxura ederrekoa', 'trebea' esan nahi du. Goitizentzat 1546an aurkitzen dugu, hots, Bernat Etxeparekoak bere liburu ezaguna (Linguae Vasconum Primitiae) argitaratu eta hurrengo urtean.
Sua
Euskal mitologian suak izaera bikoitza du: ona da, babesa ematen baitu, baina aldi berean arriskutsua izan daiteke. Etxeko sua etxeko "jenioa" da eta mesedeak eskatzen zaizkio. Bereziki sakratuak dira Gabonetako eta Done Joanes eguneko suak.
Sugar
Euskal Mitologiako izakia, lur azpian -Dimako (B) Baltzola haitzuloan, Jentilzubi ondoan- bizi eta zerua suzko igitaiaren itxuran zeharkatzen duena. Zenbait lekutan Maju -Mariren senarra- bera dela diote, zerutik etorri eta Ama Lurra (Mari) ernaltzen duena. Bizkaiko lehenengo jauna, Jaun Zuria delakoa, Sugar eta printzesa baten semea izan zen.
Sukil
Gabonetako enborra (sukila) sakratua zen Eguzkiaren gurtzako sineste zaharretan. Etxean indar gaizto guztien aurkako babesa zuen haren su berriak. Orain arte iraun du familiako pertsona bakoitzaren izenean egur puskak, banan-banan, suari sartzeko ohiturak. Sabaian jasotako sukilaren ikatz zatia trumoien aurka berpizten zen.