Aurkitu zure izena

Primary tabs

Saturdi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Saturninus 'Saturnus-ena' hitzetik dator. Saturnus erromatar jainkoa eta Latioko lehenengo erregea izan zen. Done Saturdi, berriz, Okzitaniako Tolosako apezpikua izan zen III. mendean. Iruñeko san Zernin (ez nahasi san Ferminekin) santu hau bera da. Jaieguna azaroaren 29an da. Aldaerak: Satordi eta Zernin.

Saturene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Saturio izenetik eratorritako Saturiana izena-rentzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatutako euskal baliokidea.

Saturniñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Saturnina-ren baliokidetzat ematen den izena.

Saustitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gipuzkoan azaltzen da, XVI. mendean. Osagaiak Saustin gizon izena, patronimikoaren -(e)(i)tz atzizkia eta -a bukaera femeninoa dira. Aldaera: Sostitza

Sebastene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sebastie

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sebastian-en aldaera, Ezkaroze herrian (N) 1366. urtean ageri dena. A. Irigoienen ustez Sebastiane-tik atera dateke, gure hizkuntzan maizkoa den bokal arteko -n-ren erortzearen ondorioz.

Seber

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Severo-ren baliokidetako ematen da. Latineko Severus ('zorrotza' edo 'gogorra') goitizena izatetik ponte izena izatera igaro zen erromatarren artean. San Severo Bartzelonako apezpikua izan zen IV. mendean, baina bere bizitza ezezaguna da.

Sekunde

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Segunda izenaren baliokidetzat ematen da.

Selatse

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erromatarren garaian (I-III. m.) Barbarin (N) herriko hiru idazkunetan agertzen den jainko izena: Sempronius Betunus Selatse.

Seme

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Beran 1366an ageri da euskarazko hitz arruntarekin identifika daitekeen izen hau. Alabaina, Erdi Aroan Semeno, Semen, Semero, Xemen, Xemeno, Ximen... eta beste ere ugariak ziren, eta badaiteke Bortzerrietako izena Semeno-ren beste aldaera bat baizik ez izatea. Nolanahi ere, Semeno, Semen, Semero... seme-rekin loturik daudeke, adituen arabera.

Semendia

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Toloño (A) mendikateko tontorra (1.042 m), Lagran eta Pipaon artean.

Semera

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Lehen aldiz 1127an aurkitu dugu, Iruñeko katedraleko dokumentazioan (Semera Arzeiz).

Sendoa

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. 1244an Tuteran Iurdan bizi zen, Sendoa-ren semea. XIV. mendean Etxarrenen, Uxuen eta Ollogoienen (N) kausitzen dugu. Gipuzkoan Elgeta herriko Sendoa Berendano Arrasateko borrokan agertzen zaigu, 1448an.

Señe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Inocente izenarentzat ematen den baliokidea. Osagaiak sein ('haurra') eta -(n)e atzizki femenino berria direla dirudi.

Senen

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Senén-en baliokidetako ematen den izena.

Silbane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ematen da, gaztelaniazko Silvano-ren euskal baliokide femeninotzat. Baliokideak: Silvana (gaz.) eta Sylvaine (fr.).

Silbe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n agertzen den izena.

Sililla

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Gobiarango (A) haitzuloa, antzina Andre Mariaren baseliza izana. Erribera herri hustuan dago.

Simone

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen da, gaztelaniazko Simón eta Simeón izenen baliokide femeninotzat. Jatorria hebreerako Shime'ôn-en du. Simon izeneko bi santu nagusi egon dira: Simon apostolua eta Simon "estilita". Bigarren hau Sirian bizi eta Sirian hil zen aszeta dugu.

Sokorri

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Urruña (L) herriko Andre Mariaren kapera.

Orriak