Aurkitu zure izena

Primary tabs

Okina

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Arabako herria eta Andre Mariaren eliza. Eraikuntzak baditu aztarna erromanikoak. Diotenez, inguruetako hartzulo batean aztiak eta sorginak bizi dira. Morentinen ere (N) egon zen Okina izeneko Andre Mariaren baseliza, baina hau egoera kaskarrean baitzen irudia Leorina eraman zuten.

Okon

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Bernedo (A) herriko Andre Mariaren santutegia, Toloño mendiaren magalean. Hemen Ama Birjina artzain bati agertu omen zitzaion. Antzina haren laguntza eskatzen zen elurte eta izozteetan. Jaieguna abuztuaren 15ean eta irailaren lehenengo larunbatean da.

Okondo

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Arabako herria, Aiara ibarrean, eta Andre Mariaren adbokazioa.

Olaia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Grezierako Eulalia 'ongi mintzo dena' izenetik datorkigu. Santa Olaia IV. mendean bizi izan zen, Meridan (E), eta 12 urte zituela hil zuten, kristaua izateagatik. Jaieguna abenduaren 10ean da. Aldaerak: Eulali, Eulari eta Laia. Baliokideak: Eulalia (gaz.) eta Eulale (fr.).

Olaitz

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Olaibarko herria (N) eta Andre Mariaren adbokazioa.

Olarizu

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gasteizko herri hustua eta Andre Mariaren antzinako baseliza. Herria Mendiola ondoan zegoen; ermita, behinola eliza izandakoa, 1825ean bota zuten, eta harrizko gurutze batez ordezkatu. XIX. mendean labore biltegia eraiki zuten bertan.

Olarre

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Olarreko Señorea Mariren irudikapenetako bat da (Ikus Mari). Upon (B) egoten omen zen eta hemendik Txakarrera joaten omen zen eguzkia hartzera eta ilea orraztera. Behin andre batek haserre eman omen zion horregatik eta, mendekuz, Olarreko Señoreak esnea galarazi omen zion.

Olartia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Errioxako Rodezno herriko Andre Mariaren baseliza. Eraikuntza berria den arren, inguruan badaude Goiz Erdi Aroko hilobiak. Zoritxarrez, 1975ean barruko irudi eta margolan guztiak ebatsi zituzten. Gogoan izan behar dugu Errioxako eremu zabal bat euskalduna izan zela eta Ojacastroko foruan, esaterako, euskaraz hitz egiteko eskubidea onartzen zela.

Olatz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Azpeitiko (G) Andre Mariaren baseliza, Izarraitz auzokoa. XVIII. mendera arte bertan biltzen ziren Gipuzkoako Batzar ohiz kanpokoak. Subitzan (N) ere bada Olatz izeneko Andre Mariaren beste adbokazio bat.

Oleta

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Aramaioko (A) kontzejua, Muxika ere deitua, eta Andre Mariaren eliza. Mendiez bestaldean dagoenez gero, hots, Bizkaiko golkora begira ez dagoen udalerriko kontzeju bakarra denez gero, arrunt nekeza zen bertako bizilagunentzat Ibarrera joatea, eta horregatik eraiki zuten eliza berria. Nafarroako Orbaibarren ere bada izen bereko herria, erdaraz Olleta esaten zaiona.

Olio

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena; 804. urtean azaltzen da, Valpuestako monasterioaren sortze agirian. Euskaraz olibatik ateratzen den isurkari koipetsuaren izena ere bada.

Oloritz

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Orbaibarko (N) herria eta udalburua. Bertako San Bartolome elizan dago Etxano herri hustutik eramandako Andre Mariaren irudia.

Oña

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Salbatoreren monasterio bikoitza eta gaztelua. Antso Gartzeitzek eraiki zituen, 1011n, Burevatik (Bu) Ebro ibarrera joateko igarobide estrate-gikoa babestearren. Beranduago, Iruñeko Antso Nagusiak bertako lekaide eta lekaimeak egotzi eta Frantzia aldetik san Enekoren agindupean ekarritako lekaideak jarri zituen.

Ondiz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Leioako (B) Andre Mariaren baseliza. Lamiako auzoaren ondoan dago, Ibaizabal itsasadarraren gainean. Hemendik gertu dorre bat egon zen. Jaia irailaren 8an da. Marinelek erregu honekin eskatzen zioten babesa:

Andre Maria Ondizkua
goiko zeruko lorea
entzun egiguz geure agapiak
amatxu maite-maitia.

Ondoa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Goiuri herriaren ondoan dagoen Andre Mariaren baseliza, Urkabustaizen (A). Ondoa herri hustuko eliza izan zen. XX. mendean, ermita hondatu zenean, Ama Birjinaren irudia Goiuriko elizara eraman zuten.

Oneka

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izen usua, Eneko-ren femeninoa. Nafarroako Antso Gartzeitz erregearen alaba bat honela deitzen zen. Lehen aldiz Iruñean aurkitu dugu; hemen Gomiç Sugaharra zeritzan gizon baten Oneca emaztea ageri da, 1024. urtean. Maizko izena izan zen Nafarroako errege-erreginen lehenengo leinuan. Aldaerak: Eneka eta Nekoitza.

Onintza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Onintza Jose Olaizolaren "Oleskari zaharra" izeneko opera bateko pertsonaia da.

Onintze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Buen-Rocío izenaren itzulpena, arrakasta handikoa. Hala ere, itzulpen hori ez da zuzena, euskaraz Ihintzona esan behar litzateke-elako.

Opakua

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Opakua (A) herriko Andre Mariaren adbokazioa. Hemen Ama Birjinari eskainitako bi eliza izan ziren, elkarren aldamenean. Hauetako bat bestea ordezkatzeko eraiki zen. Alfontso X.ak Egileor, Arrizal, Alangua eta Opakua herriak eman zizkion Agurain hiriari, biztanleen nahiaren kon-tra. Hauek batzarrak egin zituzten Untsaurbiribila izeneko lekuan askatasuna lortzeko.

Orats

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Mitologiako izena.

Orriak