Aurkitu zure izena
Primary tabs
Orreaga
Andre Mariaren adbokazioa, komentua eta Donejakue bideko lekurik ezagunenetakoa. Debozio handia izan zaio; Mendekoste aitzineko asteetan inguruko herrietatik beilan joaten dira Orreagara eta Ama Birjinaren iturrian edaten dute. Kondairak dioenez, Andre Maria luzaz galdurik egon zen, mairuen beldurrez ezkutatu baitzuten.
Orta
Lizarrako (N) monasterioa, lehen Andre Mariari eskainirik zegoena, gaur egun San Benitorena bada ere. Ortaren aurreneko aipamena 1276. urtekoa da.
Orti
Latineko Fortunius (Fortuna teonimotik) izenaren euskal aldaera, erdarazko Fortun, Fortuin, Fortuño eta Ortuño-ren kidea. Dokumentazioan frankotan agertzen zaigu; lehendabiziko lekukotasuna Leirekoa da, 1043koa (Orti Ortiz).
Ortixa
Orti euskal izenaren Erdi Aroko baliokide femeninoa. Naxurietan (N) agertzen da, 1230ean (Ortissa de Enassurieta).
Ortzadar
Zeruan sortzen den uztai koloretsua, eguzkiak argia eurian islatzen duenean. Sineste askoren iturri izan da mitologiako izen hau. Adibidez, ekaitza dagoenean Ortzadar-en babesa eskatzen da. Ostadar honen aldaera da.
Osaba
Ahaidegoa adierazten duen izen arrunta eta Erdi Aroko antroponimoa. Ziortzako (B) kolegiatak zituen saroien zerrendan agertzen da, 1398an.
Osana
Gutxienez XVI. mende arte iraun zuen izena. XIV. mendean Bilbon eta Ziortzan (B) azaltzen da, eta 1493an bigarren herri horretan (Osana de Martitegui). Inoiz Ozana (Ozana de Herçilla, Durango, B, 1514) eta Usana (Vsana de Yloro, Ondarroa, B, 1490) aldaerak ere agertzen dira.
Osane
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Osana-ren eta (Nuestra Señora de los) Remedios-en baliokidetzat ematen den izena. Jaieguna apirilaren 27an da.
Oskarbi
Zeru garbia, hodeirik gabea adierazten du hitz honek. Osagaiak ortzi (ikus Urtzi) eta garbi dira.
Oskax
Zuberoa eta Nafarroa Beherearen artean dagoen mendatea, frantsesez Osquich.
Oskia
Atondo herriko Andre Mariaren baseliza eta mendia (Itza zendea, N). Herriaren izenak dioen bezala (Ataondo behinola, ate eta ondotik) Arakil eta Iruñerriaren arteko atean, harratean dago 1570ean eraikitzen hasi zen baseliza hau, antzinako Oskiartea-n edo Oskiatea-n (cf. honen aurkez dagoen Axitarte 'Dos Hermanas').
Oskillaso
Basoetan bizi den hegazti koloretsua (Garrulus glandarius) eta J. Basterretxea (Gernika, 1911 - Iruñea, 1996) idazlearen ezizena.
Ostaixka
Euskal Herriko bazter guztietan aurki daitekeen lore ttiki baina alaia da, beste toki batzuetan bitxilore edo butxi deitua.
Osteritz
Esteribarko (N) herria eta Arrosarioko Andre Mariaren adbokazioa. Erdi Aroan Ama Birjinaren monasterioa izan zen bertan.
Ostertz
Hitz arrunta ('zeruertza, zerumuga'), azken urteotan ponte izentzat erabili dena.
Otadia
Kristo Santuaren baseliza, Altsasukoa (N). Jaia maiatzaren 3aren ondorengo igandean eta irailaren 14an ospatzen da.
Otaño
P. M. Otaño Barriola (Zizurkil, 1857 - Argentina, 1910) idazlea eta bertsolaria izan zen.
Otatza
Barrundia (A) udalerriko behinolako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. XIII. mendean inguruko beste herriak baino handiagoa bazen ere, XIX.ean hiru etxe eta Ama Birjinaren eliza besterik ez zeuden bertan, eta gaur egun hutsik eta hondaturik dago. Maturaren aurkezean zegoen, Zadorraz haraindian.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- hur ›
- azkena »