Manez

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Nafarroa Beherean maizkoa da Joanes-en hipokoristiko hau. Horregatik zuberotarrek manex aldaera erabili eta erabiltzen dute baxenabartarrak izendatzeko, bai eta, hedaduraz, gainerako beste euskaldun guztiak izendatzeko ere. Jean Hiriart-Urruti (Hazparne, 1859-1915) -Euskalduna astekariaren sortzaileetako bat-, eta Jean Erdozaintzi (Ibarrola, 1934 - Okzitaniako Tolosa, 1984) -Herriz Herri astekariaren sortzaileetako bat- idazleen goitizena ere izan zen. 

0