Mami

Sexua: 
Mutila
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Jatorri iluneko izena, batzuen ustez grekoko mammé 'ama' hitzetik datorkeena. Herri-etimologia dela medio latineko mamma 'titia' hitzarekin lotu zen, eta gero inudeen zaindari bihurtu. Santi Mami III. mendeko santua da, Kapadoziakoa. Kondairak dioenez, bere burua babesteko basoan bizi izan zen, eta hain ona zen non piztia guztiak hezi baitzituen. Euskal Herrian Santimamiñe izeneko haitzulo ezaguna dago, Kortezubin (B). Jaieguna abuztuaren 7an da. Baliokideak: Mamés (gaz.) eta Mamèms (fr.).

0