Aurkitu zure izena

Primary tabs

Igaratza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aralar mendiko aurkintza eta Andre Mariaren baseliza. 1928an egindako mendigoizaleen aterpea eta J. M. Barandiarenek aurkitutako trikuharri bat ere badaude alderdi honetan.

Igari

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Zaraitzu (N) ibarreko herria, gaztelaniaz Igal eta antzinako agirietan Igali. IX. mendean monasterio bat izan zen bertan.

Igaro

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Igaro hitza santuen heriotza aipatzeko 3/4bereziki Andre Mariarena3/4 erabiltzen da kristau erlijioan, haiek ez baitira hiltzen, beste bizitza hobe batera igaro baizik. San Agustinen predikuetan Ama Birjina zerura ariman eta goputzean jasoa izan zela adierazten da. Jaieguna abuztuaren 13an da. Aldaera: Igarotze. Baliokidea: Tránsito (gaz.).

Igeldo

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Gipuzkoako kostaldean dagoen mendi ezaguna. 1141ean Iheldo bizchaya (Igeldo bizkaia) idatzirik agertzen da. Itxura duenez, igel animalia izena eta -do atzizkia -lekuzkoa, oso oker ez bagaude- dira osagaiak.

Ignazia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Eneko Loiolakoak gure artean zabaldutako izena. Ignatius Antiokiako santu handia izan zen, eta berarenganako jaieraz hartu zuen Loiolakoak Ignazio izena, berea ez baitzen kristaua. Egnatius izen etruskotik sortu zen Ignatius, hura herri-etimologiaz ignis 'sua', 'garra' hitzarekin lotu baitzen. Aldaera: Iñake (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia).

Ignazio

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Eneko Loiolakoak gure artean zabaldutako izena. Ignatius Antiokiako santu handia izan zen, eta berarenganako jaieraz hartu zuen Loiolakoak Ignazioizena.

Igoa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Igoako (N) Andre Mariaren adbokazioa eta Igokunde izenaren baliokideetako bat.

Igokunde

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Igokunde egunean, Pazkoaren ondoko seigarren ostegunean, Kristo berpiztu eta 40 egun beranduago zerura joatea ospatzen da. Aldaerak: Azentzia, Igoa eta Igone (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokidea: Ascensión (gaz.).

Igon

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

S. Aranak Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Ascensión izenaren euskal baliokide maskulinotzat ematen duen Igo formatik atera dela dirudi. Honen sorreran zer ikusia izan duke, orobat, Igone aldaera femeninoak eta mendebaldeko euskaran igo aditza igon izateak.

Igone

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n azaltzen den izena.

Igorre

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Bizkaiko herria eta Andre Mariaren adbokazioa.

Igotz

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Markina eta Munitibarren (B) arteko mendia. Inguruetan Tartalo begibakarra bizi omen zen, Urregarai mendiko haitzulo batean. Aita Santi Onaindiaren goitizenetako bat ere bada.

Iharte

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Lete (N) herriko Andre Mariaren baseliza. Gaur egun inor bizi ez bada ere, antzina komentua eta herrixka izan ziren bertan. Nafarroako errege Antso Nagusiak 1024an aipatzen du lehenengo aldiz. Erikuntza erromanikoa da.

Ihintz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Azken garaiotan usaiakoak dira gure artean naturarekin zerikusia duten hau bezalako izenak. Beste batzuk Ekaitz, Haizea, Hodei, Ibai... e.a. dira.

Ihintza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Rocío izenaren kidea. Azken hau Andaluziako Andre Mariari eta honen ohoretan egiten den erromeria jendetsuari esker da ezaguna. Aldaerak: Inuntze eta Iruntze.

Ihurre

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Tolosako (G) auzoa eta Andre Mariaren baseliza, XIV. mende arte herriko parrokia izana. XVI. mendean adbokazioa aldatu eta san Blaseko ermita bihurtu zen.

Iker

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Ikerne femeninoaren baliokidetzat proposatutako gizon izena.

Ikerne

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Visitación-en baliokide femeninotzat ematen den izena. Gizonentzakoa Iker da lan horretan.

Ikomar

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Urbasako aurkintza eta Andre Mariaren antzinako baseliza. Irudia Argiñao (N) herrira eraman zuten.

Ikurralde

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren adbokazioa.

Orriak