Aurkitu zure izena

Primary tabs

Inuntze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Arratia, Orozko eta Txorierriko (B) hitza.

Ipar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Iparraldetik datorren haize indartsua, gainerakoak menderatzen dituena. Euskal mitologian gizonezkoa da eta bere haserrealdiak baretzen dituen ipar-ekialdeko haizearen alabarekin dago ezkondurik.

Iparla

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Izpegi eta Bidarrai artean dagoen mendia (1.044 m).

Iparla

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Izpegi eta Bidarrai artean dagoen mendia (1.044 m).

Ira

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal Herrian ugaria den landarea dugu ira edo iratzea. Fitonimoak antroponimotzat erabiltzeko usadioa XX. mendearen hastapenean berpiztu zen. Baliokideak: Garoa, Iradi, Iratsa eta Iratze.

Irabia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Iratiko oihanean (N) dagoen urtegi ezaguna.

Iragartze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Iragarne edo Iragartze egunean san Gabriel goiaingeruak Andre Mariari haurdun geratuko zela, semea izango zuela eta Jesus izena jarriko ziola adierazi zion (Lukas I, 26-38). Jaia martxoaren 25ean da. Aldaerak: Anuntxi, Deñe (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia), Igarne e Iragarne. Baliokideak: Anunciación (gaz.) eta Annonciation (fr.).

Iraide

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Iraida izenarentzat proposatzen den euskal baliokide femeninoa. Jatorria grezierako Herais-en du, zein ezkontza, udaberri eta emazteen zaindaria zen Hera jainkosaren izenetik atera baitzen. Jaieguna irailaren 22an da. Baliokidea: Iraides (gaz.).

Iraitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

J.M. Satrustegik Euskal Izendegia-n bildutako izena.

Irangote

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren ermita, Irangote herri hustuko eliza zena (Ezporogiko udalerria, N). Herrixka hau Bizkaia deitu alderdi menditsuan zegoen, Oibar haranean. Irudia XII. mendekoa da.

Irantzu

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Abartzuzan (N) 1176an sorturikako Andre Mariaren monasterioa. Beste asko bezala Nafarroako lur, etxe eta herri frankoren jabea izan zen. Eraikuntza Zisterren erromanikoaren eredu ederra da, mende batez hutsik eta utzirik egon bazen ere.

Irati

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroako oihan ederra, ibaia eta Andre Mariaren baseliza. 1954an antzinako gotorleku baten gainean eraiki zen Elurretako edo Iratiko Ama Birjinaren ermita ugaldearen aldamenean dago.

Iratsa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Azkuek hiztegi ezagunean erronkarierako hitzat ematen du, 'iratzea' adieraz, baina ez dakigu honek zer funts dukeen.

Iratxe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren monasterioa, Estellerrian (N). Badirudi X. mendean sortu zutela. Antso II.ak Iratxeko Ama Birjinaren laguntza izan omen zuen mairuen kontrako borroketan, eta monasterioko hormetan Navasko guduan irabazitako kateen maila batzuk paratu omen zituzten dilindan. XVI. mendean moldiztegia eta unibertsitatea izan ziren bertan.

Iratzagorria

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren adbokazioa.

Iratzeder

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Xabier Ihartze (Donibane Lohizune, 1920) euskal idazle, musikari eta euskaltzainaren goitizena.

Iraultza

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

XX. mendearen hasieran Europako hizkuntza anitzetan modan jarritako izena. Euskal Herrian, esaterako, Iruñean erabili zen gerra aurrean. Izen hau diktadura garaian bi arrazoirengatik egon zen debekaturik: lehenik euskarazkoa izateagatik eta bigarrenik duen esanahiagatik.

Iraupen

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal Izendegia-n biltzen den izena. Gaztelaniazko Constancia-ren baliokidea dela dirudi.

Ireber

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Aldatz (Larraun, N) eta Beruete (Basaburu Nagusia, N) herrien arteko mendia (1.202 m), Ireberri izenaz ere ezagutzen dena.

Iren

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Ireneo-ren baliokidetako ematen da. Grezierako Eirenáios ('bakearen jainkoari eskainia') izenetik kristauen artean 'baketsua' adiera zuen latineko Ireneo sortu zen eta hemendik heldu da gaztelaniazko aldaera. San Ireneo Lyongo artzapezpiku izan zen II. mendean.

Orriak