Aurkitu zure izena

Primary tabs

Irene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Grezierako Eirene 'bakea'-tik dator, latineko Irene-ren bitartez. Izena lehenago erabilia bazen ere, kristauen artean arrakasta handia izan zuen, bere adiera 'Jainkoaren bakea' mistikoari esker. IV. mendean Tesalonikan bizi izan zen Irene bi ahizpekin batean martirizatu zuten, hildako kristauen haragia jateari uko egiteagatik. IX.

Iriberri

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Iriberriko (N) Andre Mariaren baseliza, Orbaibarren. Irudia XIII. mendekoa da eta ponte harria gotikoa.

Iriñuela

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Hereñako (A) Andre Mariaren baseliza. XVIII. mendean desagertu bide zen ermita, zein Iriñuela herri hustuko eliza izan baitzen. Hereñako ponte harri erromanikoa aipatu herrixkako elizan zegoena dela dirudi.

Irkus

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Epifanía izenarendako Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatu gizonentzako aldaera. Egun horretan -urtarrilaren 6an- Hiru Errege magoek Jesus Belemen adoratzea ospatzen da. Aldaera: Irakus.

Irkusne

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Epifanía izenarentzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko aldaera. Egun honetan Errege Magoek Jesus Belemen gurtzea ospatzen da. Jaieguna urtarrilaren 6an da. Aldaera: Irakusne. Baliokideak: Epifanía (gaz.) eta Epiphanie (fr.).

Irrintzi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskaldunek deitzeko edo alaitasuna adierazteko egiten duten oihu bereziaren izena.

Irular

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Iruritako (N) mendi baten izena eta Aingeru Irigarai (Bera, 1899 - Donostia, 1983) euskaltzain oso eta idazlearen goitizena.

Iruña

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Tresponde eta Bilodaren (A) arteko behialako erromatar hiria. Bertan Jerusalemgo Done Joaneren Ordenako Zaldunen Andre Mariaren baseliza egon zen. Gasteiz sortu zenean hustu zen hiria.

Irune

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Trinidad-en baliokidetzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ematen den izena. Azken urteotan Hirune aldaera nagusitu da.

Iruntze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Bizkaierazko hitza da, ihintza-ren kidea.

Iruri

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Zuberoako herria (frantsesez Trois Villes) eta Andre Mariaren adbokazioa. Frantses izena bertako kondea Hiru Mosketeroak eleberrian agertzen delako da ezaguna. Baina eleberriko pertsonaia alde batera utzita, gogoratu behar da Iruriko kondea izan zela Matalaz zuberotarrari burua motzarazi ziona, bere aginterikeriaren aurka altxatu eta lurrak herriari itzultzeko eskatu zuelako.

Irutxeta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Zegama (G) herriko Andre Maria, bertan Elurretako Ama deitua.

Isasi

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren santutegia, Gordexolan (B). Herrian indiano asko izan ziren eta kontatzen dute horietako bat Ama Birjina Ameriketara eramaten saiatu zela, baina irudiak itsaontzitik alde egin zuela eta bere lekura itzuli. Jaia uztailaren lehenengo igandean egiten da.

Isturitze

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroa Behereko herria. Honen lurretan Isturizko eta Otsozelaiko haitzuloak daude. Hauek ezagunak dira bertako margolanei eta aztarnategi paleolitikoari esker. Kanposantuan 1501eko hilarria dago, Euskal Herriko zaharrenetakoa.

Itoitz

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Longida ibarreko herria (N), Agoitz ondokoa, eta Andre Mariaren eliza. Irudia XIII. edo XIV. mendekoa da. Liburu honek karrikara behar zuenean arrisku handitan zegoen herriaren biziraupena, izen bereko urtegiarengatik.

Itsaso

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Itsasoa eta Lurra bizi iturri zaizkigu gizakioi eta, horregatik, beti miretsiak izan dira gure artean. Itxaso aldaera honen hipokoristikotzat har daiteke, baina kontuan hartu behar da zenbait hizkeratan itxaso dela erabiltzen den oinarrizko izena, ez itsaso.

Itsusko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. XIV. mendean, besteak beste, Mitiriñan (NB), Izaban (N) eta Erratzun (N) agertzen da. Gipuzkoan 1311n hildako ezkutari baten izena ere izan zen.

Itura

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Monteagudoko (N) Itura mendian Bideko Andre Mariaren santutegia dago. Herrikoek argia eta suak ikusten omen zituzten gauero dermio horretan, eta azkenean, jakin-minez, bertara hurbildu eta sasi artean ezkutatutako Andre Mariaren irudia aurkitu omen zuten.

Ituren

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Malerrekako (N) herri ezaguna, bertako joaldunei esker batez ere (ikus Arotz sarrera). Hauek joare handiak eramaten dituzte bizkarrean eta dunbaka joaten dira Zubietaraino, herri honetakoak Iturena joaten diren bezalaxe. Inauteriak urtarrileko azken astean izaten dira.

Iturrieta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Maeztuko (A) Erroeta herriko Andre Mariaren baseliza. 1806an, ermita bota zutenean, irudia herriko elizara eraman zuten. Hurbileko abeletxe batean eliza berria eraiki zuten 1946an.

Orriak