Aurkitu zure izena

Primary tabs

Garai

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaur egun santa Luziari eskainita dagoen Gernikako Garai auzoko baseliza Andre Mariarena zen X. mendean, Ziortzako kolegiataren (B) sortze kronikan adierazten den bezala. Horretaz gain, hitz arrunta da, izenondoa ('altua, gora') nahiz izena ('lau haberen gainean eta etxetik bereiz egiten den aletegia').

Garaoa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Burgeluko (A) antzinako ermita, Andre Mariari eskainirik zegoena. Garaoa herria izan zen, baina bertako bizilagunak Burgelu hiribildura joan zirenean eliza baino ez zen geratu. Beranduago eliza bera ere hondatu zen.

Garazi

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Grazia-ren aldaera da, bokal baten epentesia eta -ia multzoko azken -a-ren galtzea jasan dituena (cf. Maria -> Mari). Ikus GraziaGarazi, bestalde, Nafarroa Behereko eskualde baten izena ere bada (Cize frantsesez), euskaraz idatzitako lehen liburuan (1545) ageri dena:

Garbiñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Purificación (de Nuestra Señora)-ren euskarazko baliokidetzat eman zen, eta ezin da ukatu arrakasta handia izan duela. Azken urteotan Inmaculada-ren kidetzat ere erabili izan da. Garbikundez haurra izan eta handik 40 egunetara egiten zen garbitze erritua gogoratzen da.

Garbixo

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Adibidez, Apardozen (N) 991. urtean Garbisso aurkitzen dugu eta Erronkari aldean (N) 1098an Garbiss Maniz.

Gardele

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena, Arabako Gardelegi eta Nafarroako Gardelain toponimoen oinarrian dagoena. Otsagabian (N) 1072an Gardele Acenarz genuen eta Orontzen (N), urte berean, don Gardele. Erromantzeko aldaera Cardiel da (Kardiel Belasconis, Uskartze, N, XI. m.).

Gardotza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Berriatukoa (B). Ama Birjinaren laguntza jasotzeko hiru larunbat jarraitutan joan behar da ermitara. Ondarroako arrantzaleek laguntza eskatu ohi zioten, ezer ere gerta ez zekien. Artibairen ertzean dago baseliza, errepidearen ondoan. Jaia irailaren 8an da. Umeak zaintzeko honako hau esaten da:

Gares

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroako herria, gaztelaniaz Puente la Reina, Donejakue bideko garrantzitsuenetakoa, eta Andre Mariaren adbokazioa. Hiru Ama Birjina daude Garesen, Elurreta-koa, Okoa-koa eta Puy-koa.

Gari

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskal hitz arrunta da. Pertsona izentzat kantari ezagun bati esker hedatu dela dirudi, azken urteotan.

Garikoitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

M. Garikoitz santua Ibarra (NB) herriko Garakotxea baserrian sortu zen 1797an. Bètharramgo (F) apaizgaitegian egon zen irakasle, eta gero Jesusen Bihotz Sakratuaren apaizak izeneko erakundea sortu zuen bertan. 1863ko maiatzaren 14an hil zen.

Garin

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Garindo izenaren Erdi Aroko aldaera.

Garindo

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Ohiko euskal izena Erdi Aroan, Galind germaniarretik atera bide dena. Prusiako ekialdeko Galinden eskualdearekin erlazionatu da. Aldaerak: Garino eta Garin. Baliokidea: Galindo (gaz.).

Garoa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal Herriko mendietan hagitz ugaria den landarea, Txomin Agirreren izen bereko eleberriari esker ezaguna. Adierakideak: Ira eta Iratze.

Garrastatxu

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Amurrioko (A) Baranbio auzoko Andre Mariaren baseliza, Errukiaren Andre Maria ere deitua. Jaia irailaren 8an ospatzen da eta erromeria egiten.

Gartxot

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena, Gartzea-ren hipokoristikoa. Arturo Campionen El bardo de Izalzu eleberriko protagonistak Gartxot du izena.

Gartze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Gracia izenarentzat ematen den baliokidea. Ikus Grazia eta Gartzi. Gartze gizon izena izan da historian zehar, Gartzia-ren aldaeratzat agertzen baita dokumentazioan.

Gartzea

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena (Garçea), beranduago deituratzat finkatu zena. Irudi duenez, egungo gaztea adjektiboaren jatorrizko forma izen honetan dugun bera da. Aldaerak: Gartze, Gartzia, Gartzi, Gastea...

Gartzene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Graciano-ren baliokide femeninotako ematen den izena.

Gaskon

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Etorkiz gentilizioa zen ('Gaskoniakoa'), AlamanFrantzes eta beste bezala. Aldaera: Gaskoi.

Gastea

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroan aurkitzen dugu euskal izen hau (Gastea d'Alçayaga, Lesaka, N, 1366, Gastea d'Espaster, Bilbo, 1464). Itxuraz Gartzea-ren aldaera da eta gazteaeuskal izenondo ezagunarekin loturik dago. Gasteiz toponimoaren oinarrian dagoela dirudi.

Orriak