Garbiñe

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Purificación (de Nuestra Señora)-ren euskarazko baliokidetzat eman zen, eta ezin da ukatu arrakasta handia izan duela. Azken urteotan Inmaculada-ren kidetzat ere erabili izan da. Garbikundez haurra izan eta handik 40 egunetara egiten zen garbitze erritua gogoratzen da. Jai hau Ekialdekoa zen eta Mendebaldera VII. mendean baizik ez zen iritsi. Argizari edo kandelak eramateko ohitura beranduagokoa da. Jaia otsailaren 2an da. Aldaerak: Garbi, Garbikunde eta Kutsuge. Baliokideak: Inmaculada eta Purificación (gaz.).

0