Aurkitu zure izena

Primary tabs

Gixane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Encarnación (de Nuestra Señora)-rentzat ematen den baliokidea. Ikus Gizakunde.

Gizakunde

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gizakunde egunean Gabriel goiaingerua Andre Mariari agertzea ospatzen da. Kristau tradizioaren arabera Ama Birjinak baietz esatean sortu zen Jesus haren baitan. Jaieguna martxoaren 25ean da. Aldaerak: Gixane (DIE) eta Gizakunde. Baliokidea: Encarnación (gaz.).

Gizane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen den Gixane izenaren aldaera dela dirudi.

Gizon

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskal izen arrunta eta Erdi Aroan antroponimotzat erabili den forma (Guiçon, Eiheralarre, NB, 1350-1353; Guiçon, Bilbo, 1470).

Gogor

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. Honela deitzen zen XVI. mendean Elgea (A) herritik Ameriketara joandako gizon bat. Loiun (B) bada Gogorrena izeneko etxea. Beste izen asko bezala jatorriz adjektiboa zen.

Goiara

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Iturengo (N) Aurtitz auzoko etxea. Nabarmentzekoa da Ibargoiara izan zela Erdi Aroan hasi eta XX. mende arte egungo Donamariak eta bere auzoek osatzen zuten ibarraren izena.

Goiargia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Goi eta argi dira izen honen osagaiak.

Goiatz

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa.

Goikiria

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Orozko (B) herriko Andre Mariaren baseliza. Haurren zaindaria denez, bertako olioaz igurzten zituzten umeak, gaitzetatik babesteko. Jaieguna irailaren 8an da eta ondorengo bigarren igandean, kofrakideen egunean, erromeria egiten da.

Goikogana

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Oiardo (A) herriko Andre Mariaren baseliza, Urkabustaizen. Inguruko herrietan debozio handia diote Ama Birjina honi. Barrualdean antzinako margolan gotikoen arrastoak ikus daitezke lehen ermita eta orain biltegia den honetan. Irudia gotiko berantiarrekoa da.

Goitaa

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Mallabiko (B) bost kofradietako bat eta santa Katalinako ermita.

Goiuria

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Iurreta (B) herriko Andre Mariaren baseliza. Jainkoaren Ama Ama Birjina Kurutzeta deritzon lekuan agertu bide zen. Abuztuko lehenengo igandean Iurretako Done Mikelen elizara eramaten da irudia eta bederatziurrena egindakoan ohiko egoitzara itzultzen. Lehorte garaian laguntza eskatu ohi zitzaion. Inguruetan aurkitutako hondakin arkeologikoak Bilboko Historia Museoan daude.

Goizane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Herriak goiz hitza eta -ne atzizki femenino berria erabiliz sortutako izena.

Goizeder

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Goiz izen arrunta eta eder adjektiboa batuz sortua da Eguantza eta Goizalde-ren baliokide den hau.

Goiznabar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Azken urteotan ponte izentzat erabilitako hitz arrunta.

Gometz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Arras hedaturik egon zen Erdi Aroko izena. Aldaerak: Gome eta Gomiz.

Gometza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Arko euskal izena, Gometz maskulinoaren baliokide. Lehen aldiz 1233an aurkitu dugu, Iruñeko katedraleko artxiboan, "deitura" moduan: "Maria Ortiz (...) filia de Orti Gometça". 1350ean, Ziraukin (N), Gomentza aldaera ageri da: "Graçia fija de Gomença" ('Grazia Gomentzaren alaba').

Gongotzon

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Arcángel izenarentzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatutako euskarazko aldaera.

Gopegi

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Zigoitia (A) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Eraikuntzak aztarna erromanikoak ditu eta hormetan margolanak. Jaia abuztuaren 15ean da.

Gorane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Exaltación (de la Santa Cruz)-en euskal ordaintzat ematen da. Jaieguna irailaren 14an da. Aldaera: Goratze. Baliokidea: Exaltación (gaz.).

Orriak