Aurkitu zure izena

Primary tabs

Eulatz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Eulatz edo Eurlatz Nafarroako Aralarko aurkintza baten izena da.

Eulogi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Eulogio-ren baliokidetzat ematen da. Jatorria grezierako Eulogios izenean du. Honen esanahia aldatu egin zen, eta 'ongi mintzo dena' adieraztetik 'bedeinkatua' adieraztera igaro zen kristauen artean. San Eulogio IX. mendean bizi izan zen iberiar penintsulan. Jaieguna urtarrilaren 9an da.

Eultza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Barañaingo (N) dermioari datxekion jaurerria, XIII. mendean hiribildua izan zena, XIV.erako hutsik bazegoen ere.

Eunate

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Muruzabal (N) herriko Andre Mariaren baseliza. Nafarroako ermitarik ezagunen eta ederrenetakoa da Eunatekoa. Nabarmentzekoa da bere egitura, karratua izan beharrean elizpeak itxitako oktogonoa baita. Donejakue bidean dagoenez gero, antzina erromesen ospitalea egon zen ondoko komentuan.

Eusa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Ezkabarte (N) ibarreko herria. Aipatzekoa da bertako eliza erromaniko ederra. Nabarmentzekoa da, orobat, bere elizpe edo aterpea, Euskal Herrian horrelako gutxi baitaude. Ezkabarteko baselizetara egiten ziren beiletan Eusako gurutzea eramaten zen aurrena.

Eusebi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Eusebio-rentzat proposatutako baliokidea. Ikus izen hau.

Eustake

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Eustaquio-ren baliokide femeninotzat ematen den izena.

Eustaki

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Eustaquio-ren baliokidetako ematen den izena. Ikus Eustakio

Eustase

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Eustasio-ren baliokide femeninotzat ematen den izena.

Eza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aritzala (N) herriko Andre Mariaren baseliza. Bertan monasterio bikoitza -lekaimeena bata, lekaideena bestea- eta herrixka egon ziren. Lehen aipuak XI. mendekoak dira, Gartzia Naiarakoa nafar erregeak monjeei eman zienekoak. XX. mendearen erdialdean hustu zen. 1164an Andere Landerra zeritzan emakume bat bizi zen bertan.

Ezka

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroako ugaldea, Belaguan (N) jaio eta Erronkari ibarra igarotakoan ura Aragoi ibaian isurtzen duena.

Ezkaba

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Ezkabarte ibarreko (N) herrixka eta mendia, Iruñeko mugakoa. Gailurrean zegoen Done Kristobare-ko ermitak XIX. mendearen hasiera arte iraun zuen zutik eta mendiaren jatorrizko izena baztertu zuen, nahiz ez erabat, El Perdón-ek Erreniega zokoratu duen era berean. Ermita zegoen tokitik hurbil oroitzapen iluneko gotorlekua dago.

Ezkai

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Orbaitz (N) herriko aurkintza, XX. mendearen hasieran desagertutako herri txiki bati dagokiona. Lehendabiziko aipamena 1096. urtekoa da; XV. mendean herriko bizilagun guztiak kapareak ziren.

Ezkanda

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Aezkoako mendia (N).

Ezkati

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Anue ibarreko (N) herri hustua, egun aurkintza izentzat dirauena. San Nikolas eliza orain Olagueko hilerriko kapera da.

Ezkaurre

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Izabako mendia; badirudi izena Ezka ugaldearenarekin erlazionaturik dagoela.

Ezker

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskal Herrian ezker, ezkerra, ezkerro izengoitiak maiz erabili izan dira, pertsona bat ezkertia zela adierazteko.

Ezkidi

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Berriobeitiko (N) aurkintza. Toponimo honen osagaiak ezki (Tilia sp.) zuhaitz izena eta -di atzizkia dira.

Ezkioga

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Gipuzkoako herria, 1931n izandako agerpenengatik ezaguna. Izan ere, Anduaga izeneko lekuan Andre Maria agertu omen zitzaien neska-mutiko batzuei. Jarraitzaile asko izan zituen, 1934an Eliza Katolikoak gertaera ezetsi eta Anduaga-ra joatea debekatu zuen arte.

Ezkurra

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Andre Mariari eskainitako eliza duen Basaburu Txikiko herria (N) eta ugaldea. Jaiak abuztuaren 15ean dira.

Orriak