Aurkitu zure izena

Primary tabs

Eluska

0
Neska

Aralarko saroia.

Emille

0
Neska

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Emilio-ren baliokide femeninotzat ematen den izena.

Emillene

0
Neska

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko EmilianoMillán-entzat ematen den euskal baliokide femeninoa.

Emiri

0
Mutila

Emilio izenaren Erdi Aroko euskal aldaera.

Enaitz

0
Mutila
Toponimoa da

Aizkorri mendiko tontorra (1.300 m).

Enbeita

0
Neska

Ajangiz (B) herriko Andre Mariaren baseliza eta Kepa Enbeita "Urretxindorra" bizkaitar bertsolari ospetsuaren deitura.

Endaitz

0
Mutila

Eusebio Erkiaga (Lekeitio, 1912 - Bilbo, 1993) idazle eta euskaltzain osoaren goitizena.

Endera

0
Neska

Erdi Aroko euskal izena. 1305ean dokumentatzen da, esaterako.

Enea

0
Neska

Nerea-ren adierakidea.

Eneabe

0
Neska

Mendi baten eta Gorbeiatik Legutianora (A) doan errekaren izena. Azken honi hondarreko urteotan Santa Engrazia esan izan zaio.

Enedina

0
Neska

Erdi Aroko izena, Nafarroan dokumentatua. Honela zeritzan andrea Sakanan bizi izan omen zen, eta, esaten dutenez, inguruetako ederrena zen.

Eneka

0
Neska

Erdi Aroko Oneka euskal izenaren aldaera. Iruñeko Orti Gartzeitz (882-905) printzearen eta Auriaren alaba bakarra honela deitzen zen. 1096an Eneca Azenari agertzen da erresuma zaharreko hiriburuan. Aldaerak: Nekoitza eta Oneka.

Eneko

0
Mutila

Ohiko euskal izena Erdi Aroan. 842. urtean Iruñeko lehen errege izan zen Eneco-k Esa herria eman zion Leireko monasterioari ("Ego rex Eneco concedo..."). Jakitunen artean adostasun zabala dago euskal izentzat jotzean; osagaiak ene 'nirea' eta -ko atzizki hipokoristikoa dirateke, eta jatorrizko adiera 'enetxoa' edo.

Enekoitz

0
Mutila

Eneko izenetik sortua da, -itz patronimiko atzizkiaren bidez.

Eneritz

0
Neska
Toponimoa da

Itzarbeibarko (N) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Lehenaren aurreneko aipamenak XII. mendekoak dira. Ama Birjinaren irudia Santo Domingo izeneko baselizan dago. Jaieguna irailaren 8an da.

Entzia

0
Neska
Toponimoa da

Nafarroako eta Arabako mendi ezaguna. Lehenean Entzía ebakitzen da eta bigarrenean Éntzia.

Erdain

0
Mutila

XX. mendearen hasieraz geroztik erabiltzen den izena ('zirkuntzisioa'). Zirkuntsizioak juduen eta Jainkoaren arteko hitzarmena omentzen du.

Erdaiñe

0
Neska

XX. mendearen hasieraz geroztik erabiltzen den izena ('zirkuntzisioa'). Zirkuntsizioak juduen eta Jainkoaren arteko hitzarmena omentzen du. Aldaera: Bilbañe (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokidea: Circuncisión (gaz.).

Erdiñe

0
Neska

Erdi 'umea izan' aditza eta -ñe atzizki femenino berria erabiliz sortutako izena.

Erdoitza

0
Neska

Izurtzako (B) Bitaño auzoko Andre Mariaren baseliza. Honen ondoko hilerrian hilobi batzuk aurkitu zituzten, latineko izen bakan zenbait idatzirik zituztenak. Batean Ahoztar euskal izen zaharra ageri zen. Jaia irailaren 8an da. Nafarroan ere, Ameskoan, bazen Erdoitza zeritzan herria, 1067an errege Antso Peñalengoak Iratxeko monasterioari oparitu ziona.

Orriak