Aurkitu zure izena

Primary tabs

Erdotza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ama Birjinaren baseliza, Markinan (B). Edurreko Andra Maria hau Donejakue bidean dago, Markina hiriaren eta Ziortzako kolegiataren artean, Artibai ibaiaren ondoan. Ume negartiak bertara eraman ohi ziren. Jaia irailaren 8an da.

Ereaga

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Getxoko (B) hondartza. Antzina hemen zegoen gotorlekuan Andre Mariaren baseliza bat izan zen.

Ereño

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Urdaibaiko herria (B), bertako haitzurdin (marmol) bikainagatik ezaguna. Ereñozar Santimamiñe haitzuloa dagoen mendiaren gailurreko eliza zaharra da; honen inguruan hiru itzuli egiteko ohitura dago.

Ereti

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena; 940. urtean agertzen da Valpuestako kartularioan.

Eretza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Grumeran mendikateko mendia (880 m), Gueñes (B) herrikoa.

Erga

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Aginagako (N) mendia (1.094 m), tontor batean Hirutasun Santuaren baseliza duena. Irurtzundarrak (N) ekainean joaten dira erromerian ermitara.

Ergiña

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Arrasateko (G) Bedoña auzoko Andre Mariaren baseliza. Badirudi antzinako parrokia dela. Erditzeko dauden emakumeentzat eskatu ohi zen haren babesa, bai eta, orobat, lehorte garaian. Leintz haranean Andra Mari Zuri deitzen dute. Donejakue bidean dago eta erromesentzako ospitalea izan zen. Jaia abuztuaren 5ean egiten da.

Erhe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erhe- edo Ere- Akitaniako idazkuneetan (I-III. mendeak) azaltzen den oinarri femeninoa da, Ereseni eta Erhexoni-ren tankerako izenetan.

Eriete

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Eriete herrixkako Andre Mariaren adbokazioa, Zizur zendean (N). Behiala jaurerria izan zen eta, adibidez, 1537an Antonia Olleta zen bertako nagusia. Eliza ondoan bada jauregi eder bat. Andre Mariaren irudia Otazuko (N) elizan gordetzen da.

Eritz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Latineko Felix-etik atera den Erdi Aroko euskal izena. Besteak beste, 1046. urtean ageri da Leiren.

Eriztain

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Antzinako Eriztain herrixkako eliza Andre Mariaren ermita da orain, Orbaibarren (N). Lehen aldiz 1085ean dokumentatzen da. Elizaren ondoan bertako nagusien jauregia dago. Irudia erromanikoa da.

Erkuden

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren ermita, Altsasun (N), behiala Erkuden herri hustuko eliza izana. Jaieguna ekainaren 2an da.

Erlaitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Literaturara igaro den Azpirotz-Lezaetako (N) aurkintza.

Erlantz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko deizioa, patronimiko itxura duena. 1301ean Domingo Erlantz de Yçaguirre dokumentatzen da Nafarroan.

Erlea

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. Antzina arrunta zen abere izenak (cf. Otsoa) jendearentzat erabiltzea, zenbait aldiz alderantzizkoa ere (cf. azeria, lukia) gertatzen zen arren.

Erlo

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Izarraitz mendikateko tontorrik gorena (1.026 m).

Ermesenda

0
Neska
Toponimoa da: Ez

1109an Leireko dokumentazioan ageri den izena (Ermesenda Garceiz). Peñalengo Antso IV. nafar erregearen arreba ere horrela deitzen zen.

Ermin

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Zabaldikako (N) Andre Mariaren baseliza, Esteribarren. Jaia abuztuaren 5ean egiten da. Orotz Betelun (N) ere bada Ermin izeneko erreka.

Ermiñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Herminio-ren baliokide femeninotzat proposatzen da. Izenaren jatorria ez da batere argia; eskuarki Ermin eskandinaviar teonimoarekin lotzen bada ere, zenbaiten iritzian latineko armenio-tik atera dateke. Jaieguna abenduaren 24an da. Baliokideak: Herminia (gaz.) eta Herminie (fr.).

Ermua

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Zuiako (A) Andre Mariaren baseliza eta Laudioko (A) santutegia. Lehena Altuben zegoen baina aspaldi desagertu zen. Laudiokoa -gaztelaniaz Yermo- 853. urtean aipatzen da aurreneko aldiz, monasterio bezala, eta Arabako Andre Mariaren santutegirik entzutetsuenetakoa da orain, nahiz azken urteotan santa Luziak ospe handiagoa hartu duen. Jaia Mendekosteko bigarren egunean da.

Orriak