Aurkitu zure izena

Primary tabs

Errose

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Rosa-ren baliokidetzat ematen den arrakasta handiko izena.

Errukia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Bertute baten izena eta XIII. mendean Alemanian sortutako Andre Mariaren adbokazioa, nahiz eta urrikiaren alderateko jaiera Erroman ere bazen. Hiri honetako errukiaren tenplua antzinako kartzela baten gainean eraiki zuten, hemendik bizirik atera zen agurearen oroitzapenetan.

Errupin

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Rufino izenarentzat propo-saturiko baliokidea.

Errupiñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Rufina-rentzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen den baliokidea. Latineko Rufina-tik dator eta hau rufus 'ilegorri' hitzetik. Erroman arrakasta gehien eduki zuten izenetako bat izan zen. Hiri horretako santa Rufina (III.

Ertxeta

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Lantz (N) herriko mendia.

Eskarne

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Mercedes izenarentzat proposatzen den euskal forma. 1218an San Pedro Nolascok mairuen gatibu zeuden kristauak salbatzeko ordena sortu zuen Bartzelonan, era honetan Andre Mariaren agindua betetzearren. Ama Birjina honenganako jaiera 1696tik aurrera hedatu zen. Jaieguna irailaren 24an da. Aldaera: Mesede.

Eskolunbe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Kuartangoko Katadiano (A) herriko Andre Mariaren santutegia, Badaia mendikoa, Eskorunbe, Axkorunbe eta Aiskolunbe ere deitzen dena. Lehenengo aipamena 1446koa da, eta badirudi aspaldiko monasterioa dela. Irudia XIII. mendekoa da. Antzina prozesio edo beila asko egiten ziren, baina 1727an batzuk debekatu zituzten, ez zirelako behar bezala egiten.

Esparatz

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Jaitz (N) herriko tontorra (1.019 m).

Estebenia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ardurakoa izan da izen hau Euskal Herrian. 1358an Iruñean dona Esteuenia Moça ageri da eta 1577an Hondarribian (G) Estebenia de Berrotaran. Estebeni aldaera ere izan du (cf. Maria / Mari): Estebeny miquelerena (Elgorriaga, N, 1531). Ikus Estebania, Estefania, Mariaestebania eta Mariesteban.

Ester

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Itun Zaharreko izena. Hebreeraz Ester da, eta latinez eta grekoz Esther. Jatorriz Pertsiakoa da eta, dirudienez, (e)stareh 'izarra' hitzarekin eta Asiriako Istar maitasunaren jainkoarekin lotu beharra dago. Ester bere edertasunaz baliatu zen Babiloniako erregea juduak hil ez zitzan kobentzitzeko. Jaieguna maiatzaren 24an eta abenduaren 8an da.

Estibaliz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Arabako Andre Mariaren santutegirik ezagunena da hau eta 1941az geroztik herrialde horretako zaindaria. Eraikuntza erromanikoa biziro ederra da, barruan gordetzen duen XIII. mendeko irudia bezala, nahiz eta lehenengo aipamena 962. urtekoa izan. Ama Birjina Arriagako kofradiaren bilkuretara eramaten zuten.

Etarte

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroako mendia. Gailurrean, beste orduz, baseliza bat egon omen zen. Trifon Etxebarria idazlearen goitizena ere izan zen.

Etor

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Jainkoaren etorrera ospatzen duen izena.

Etorne

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Pentecostés-endako Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ematen den baliokide femeninoa. Mendekostez Jainkoak Moisesi Sinai mendian Legearen taulak ematea ospatzen da. Gure artean hedadura zabalagoa izan du Etorne-k gaztelaniaz hizkuntza honetako kideak baino. Baliokidea: Pentecostés (gaz.).

Etxahun

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Pierres Topet (Barkoxe, 1786-1862) koplari ezagunaren goitizena, Etxahunea haren sortetxeari zor zaiona. Nahiz eta berak deus ere idatzi ez, kantuak ahoz aho iritsi zaizkigu. Entzutetsuenak Ahaide delezius huntanBi berset dolorusik eta Munduan malerusik dira.

Etxatxu

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 1448an behin baino gehiagotan agertzen zaigu Arrasateko borrokan.

Etxaurren

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aiara (A) haraneko patroia da Etxaurrengo Andre Maria. Ermita Menoio herritik hurbil dago, Tologorri mendiaren aurkezean. Kondairak dioenez Ama Birjina intxaurrondo batean agertu zen. Badirudi antzina herrixka bat izan zela inguru honetan.

Etxauz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Baigorri (NB) gainean dagoen jauregia. Bertako jaunari eskaini zion Axularrek Gero liburua: "Ene iaun Bertrand de Echaus, Tursko Arzipizpiku, Frantziako lehenbiziko erremusinari: Ordenako aitonen seme, eta erregeren Konseillari famatuari zeruko loria".

Eukene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Eugenia-ren baliokidetzat ematen den izena.

Eulale

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Eulalia izenarentzat proposaturiko baliokidea.

Orriak