Aurkitu zure izena

Primary tabs

Ele

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Akitanian erromatarren garaiko (I-III m.) idazkunetan agertzen den jainko izena. Honetaz landa, ele izen arrunta ere bada euskaraz, 'hitza' edo 'berriketa' adierak dituena. Azkenik, hebreerako Eliyâh -latinez Elias- izenarentzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko aldaera femeninoa ere bada.

Eleder

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Orixek Euskaldunak eleberrian erabilitako izena. Esanahi argia du: ele 'hitza' eta eder 'polita'. Gogoan izan Eulalia emakume izenak 'ongi mintzo dena' adiera duela, etorkiz.

Elene

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Elena-ren baliokidetzat ematen den izena.

Elgea

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Arabako herria eta Andre Mariaren eliza. 1768an hemen bizi ziren guztiak kapareak ziren. Gipuzkoako errepide berria egin eta betiko bidea erabiltzeari utzi zitzaionean hasi zen herriaren gainbehera. XVI. mendean Elgetik Ameriketara joan zen gizon batek Gogor zuen izena.

Eli

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Elixabete

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Isabel-en kidetako ematen den izena.

Elixane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

XX. mendean sorturiko Elisa-ren baliokidea. Osagaiak Elisa-ren hipokoristikoa den Elixa eta -ne atzizki femenino berria dira. 

Elixe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Gaztelaniazko Eliseo-ren baliokide femeninotzat Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen den izena. Eliseo K. a. IX. mendeko profeta izan zen.

Elixi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena. 

Elizamendi

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Angiozar auzoko Andre Mariaren baseliza, Bergaran (G). Aita Lizarralderen ustez irudia, non Ama Birjina bularra ematen ari baitzaio Jesus haurrari, Gipuzkoako baliotsuenetakoa da. Jaieguna martxoaren 25ean da.

Elizmendi

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Kontrastako (A) Andre Mariaren ermita, plazatik hagitz hurbil dagoena. Hau eraikitzeko inguruan zegoen erromatarren garaiko hilerriko harriak (18) erabili zituzten. Honek tokiaren garrantzia zenbaterainokoa zen adierazten digu, kristauek sarritan elizak, bereziki Ama Birjinarenak, aspaldiko tenplu edo leku sakratuetan eraiki baitzituzten. Festa abuztuaren 16an da, san Roke egunean.

Elkano

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Nafarroako herria eta Getariako (G) auzoa. Lehena ezaguna da bertako Migelena etxean Joakin Lizarraga idazlea jaio zelako, eta bigarrena munduaren itzulia lehenbiziko aldiz egin zuen Juan Sebastian Elkanoren sorlekua delako.

Ellande

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Ikus Arnaut. Pierre Lhande idazlearen benetako deitura Basagaitz zen, baina Administrazioak aitaren Ellande izena oker irakurri eta semeari deituratzat Lhande ezarri zion.

Elo

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko antroponimoa eta Nafarroako herri baten izena (gaztelaniaz Monreal, Ibargoitin). Bertan egon zen gazteluan, gau ilunetan, Juan Lirenmamua ibiltzen omen da, noraezean, Nafarroa Gaztelako konkistatzaileei saltzeagatik zigorturik baitago. Justo Garate poligrafoak (Bergara, 1900 - Mendoza [Argentina], 1994) izen hau erabili zuen goitizentzat.

Elordi

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Iraizozko (N) mendia eta Aralarko aurkintza. Itzarbeibarren, garai batean, izen bereko herria izan zen.

Elorri

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal Herriko zuhaixka arrunta (Crataegus monogyna), Europako hainbat lekutan bezala euskal tradizioan ere sakratua izan dena. Sebastian Atutxa (Lemoa, 1909 - Eibar, 1964) idazlearen goitizena ere izan da.

Elorria

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal Herriko zuhaixka arrunta (Crataegus monogyna), arantza izenaz ere ezaguna. Europako hainbat lekutan bezala euskal tradizioan ere sakratua izan da.

Elorriaga

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Debako (G) Itziar auzoan izan zen Andre Mariaren baseliza. Gaur egun irudia aipatu auzoko santutegian dago.

Elosiaga

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Azpeitiko (G) Andre Mariaren baseliza, egun santa Luzia izenaz ezagutzen dena. 1802an, ordea, Elosiagako Ama Birjina esaten zitzaion.

Elurreta

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Zegamako (G) San Adriango tunel ezagunean zegoen Elurretako Andre Maria, bidariei babesa ematen ziena.

Orriak