Aurkitu zure izena

Primary tabs

Likoa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Mendexa (B) herriko auzoa eta Andre Mariaren eliza.

Lili

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta da ('lorea'), bai eta Ekain haitzulotik hurbil dagoen jauregi baten izena ere, Zestoan (G). Loreak Europako kulturan emakumearekin lotu izan dira beti. Gogoratu beharra dago Erromako Flora loreen eta udaberriaren jainkosa zela, eta kristauen artean ere liliak eta udaberria Ama Birjinarekin erlazionatu direla, eta, hedaduraz, emaztekiekin.

Lilian

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Ingeles etorkiko izena dugu Lilian, Elizabeth-en hipokoristikoetako bat. Baliokideak: Liliana (gaz.) eta Liliane (fr.).

Lirain

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskarazko adjektiboa ('lerdena eta, gehienetan, arina'). Gaur egun honelakoak ibiltzeak bitxia irudi badu ere, usadioa egon da hizkuntza gehienetan izenondoak antroponimotzat erabiltzeko.

Lizar

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Lizarra (Fraxinus excelsior) Europako herri batzuen mitologian zuhaitz sakratua izan da. Erdi Aroan Euskal Herriko lizarrak hagitz estimatuak ziren, lantzak egiteko biziki onak zirelako; horregatik, erregearen baimena behar zen landatzeko.

Lizardi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Jose Mª Agirre (Zarautz, 1896 - Tolosa, 1933) idazlearen goitizena. Lauaxetarekin batera euskarak izan duen olerkaririk hanSabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegianetakoa dugu Lizardi, nahiz eta 37 urte baizik ez zituela hil. Euzko-Deya-n hasi zen idazten euskararen aldeko langile porrokatua izan zen hau.

Llona

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Mungia (B) herriko auzoa eta Magdalenako baseliza. Jaia uztailaren 22an da. Irailaren batean hildakoen aldeko meza ematen da.

Lohitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Akitanian erromatarren garaiko (I-III. mendeak) inskripzio batean agertzen den izena (Lohisi, Lohixsi).

Lohizune

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Lapurdiko itsasertzeko herria, frantsesez Saint-Jean-de-Luz deitua. Izena lohi 'lokatza'-rekin erlazionatu dute.

Loinatz

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Beasain (G) herriko Andre Mariaren baseliza, oso ezaguna san Martin Loinatz bertako semeari esker. Ama Birjina gehienek bezala, honek ere haurrak sendatzen laguntzen du. Eraikuntza 1631koa da. Jaieguna Aste Santu ostean da, 40 egun igaro ondoko lehen igandean. Izena lohi 'lokatza'-rekin erlazionaturik dagoela dirudi.

Loiola

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Euskal Herrian maiz aurkitzen dugu leku izen hau, baina munduan barrena Azpeitiko (G) auzoagatik da ezaguna, bertan jaio baitzen san Ignazio.

Lokade

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Lokadi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatutako izena.

Lokiz

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Nafarroako mendia (1.115 m).

Lon

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatutako izena. 

Lonore

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Lontze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.

Lontzi

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatutako izena. 

Lopeitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Lope gizon izenaren emakumeentzako aldaera, gutxienez XVII. mende arte erabilia. Osagaiak Lope, patronimikoaren -(e)(i)tz atzizkia eta -a bukaera femeninoa dira. Zumarragan (G) 1478an Lopeitza Iartza agertzen zaigu, eta Orion XVI-XVII. mendeetan Lopecha.

Lopeko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Lope izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Arturo Campionek idatzitako Don García Almoravid eleberriko pertsonaia bat honela deitzen da.

Orriak