Aurkitu zure izena

Primary tabs

Lea

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Bizkaiko ibaia.

Legaire

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Arabako Entzia mendiko saroia. Bai Euskarari kanpainako ekitaldi bat antolatu zen bertan 1979. urtean, eta horrezkeroztik ezaguna izan da euskaltzaleen artean.

Legarda

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroako herria eta Mendabiako (N) Andre Mariaren baseliza. XII. mendeko eraikuntza erromanikoa da hau, garai bereko irudia gordetzen duena. 1468an Andre Maria honek Zuali Abderam-en esklaboa zen Tomas Ramirez Lodosako askatu omen zuen, bera eta bere jabea gauez Legardaraino eramanez. Errioxako Otxanduri herrian ere bada izen bereko Ama Birjina.

Legarra

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Lizasoain (N) herriko Andre Mariaren baseliza. Irudia oso zaharra bada ere (XII-XIII. m.), eraikuntza XIX. mendean berritu zuten. Ama Birjina hurbil dagoen iturrian agertu omen zen. Jaiera edo debozio handia izan zaio eta, honen ondorioz, kofradia eta apaiz anaidia eduki ditu.

Legate

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Lekaroz (N) herriko mendia (870 m). Gailurrean bada gurutze bat.

Legazpi

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Gipuzkoako herriaren izena eta Filipinetako konkistatzailearen deitura. Herriaren lehenengo aipamena 1290ekoa da, hain zuzen ere Gaztelako Antso IV.ak hiri-gutuna eman zionekoa. Bertako aberastasunik iraunkorrena olak izan dira. Hauen artean ezagunena, eta Euskal Herrian luzaz abian egon den bakarra, Mirandaola da.

Legendika

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Kanala (B) herriko Andre Mariaren baseliza, XVI. mendean Sukarrietara mezatara joateko izaten ziren zailtasunak zirela-eta eraiki zutena, itsasadarra zeharkatu behar baita.

Legundia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. Gamarran (A) 1050ean agertzen da eta urte bat beranduago Durangon. Leiren 1257an dokumentatzen da, urte horretan Legundia Xaberrikok lehenago senarrak Leireko monasterioari emandakoa berrestean: "Ego dompna Legundia de Saverri cum infantibus meis". 1053an, Elorrioko (B) Barria monasterioaren emate-agirian, Leguntia aldaera azaltzen da.

Leheren

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III. m.) agertzen den izena. Gehienetan Leherenni / Leherenno latindurik azaltzen da.

Lehior

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Lehor hitz arruntaren aldaera eta Leireko monasterioari lehendabiziko idazkietan ematen zaion izena (Leior, Leyor). 

Leioari

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Ohiko izena Erdi Aroan. Aipamen zaharrena Abadiñoko (B) Done Bikendi elizako hilarri batekoa da: "Ego Lehoari et Maria". Erdi Aroan anitz aldaera izan zituen: Leioar, Lehioari, Lehior, Liger, Leier... Irudi duenez, latineko Legionarius izenaren euskal bilakaeraren ondorena da.

Leiore

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Leire-ren Erdi Aroko aldaera da hau

Leire

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Nafarroako monasterioa eta Andre Mariaren adbokazioa. IX. mendean eraikitako Salbatoreko monasterioa lur eta etxe askoren jabe izan zen Nafarroa osoan. Gainera, bertan Nunilo eta Alodia santen erlikiak eta Nafarroako errege batzuen gorpuak gorde ziren. Eraikuntza ikusgarria eta balio handikoa bada ere, aipagarriena soto edo kripta dugu.

Lekanda

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Gorbeiako tontorra, Bizkaian. Itxina mendiaren gailurra da. Bertan Supelegor haitzuloa dago, Mariren bizitokia.

Lekerika

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Morga (B) herriko auzoa eta Andre Mariaren baseliza.

Lekuine

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Lapurdiko herria (frantsesez Bonloc) eta Andre Mariaren adbokazioa. Eliza Orreagakoaren menpekoa izan zen luzaz. Bertako beneditarren monasterioan Xabier Ihartze Iratzeder euskaltzaina bizi da. Jaieguna abuztuaren 15ean da.

Lemoa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Bizkaiko herria eta Andre Mariaren eliza. Lemoa izena Lemoiz-ekin erlazionaturik dago, Arroa Arroitz-ekin loturik dagoen era berean.

Lemoiz

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Bizkaiko herria eta Andre Mariaren eliza. Urizar auzoan dagoen eraikuntzak baditu aztarna erromanikoak. Jaieguna abuztuaren 15ean da. Herria ezaguna egin zen bere dermioan amaitu ez zen zentral nuklearra eraikitzen hasi zirelako. Ikus Lemoa eta Urizar.

Leorin

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Morentingo (N) antzinako herrixka eta egungo Andre Mariaren baseliza. Irudia Okina zeritzan ermitan zegoen, baina hau erori hurran zenez gero, Leoringora eraman zuten. Kontatzen dutenez, izurriak herrixkako gizon guztiak hil zituen eta orduan emakumeek beste toki batzuetara alde egin zuten.

Lerate

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Gesalazko herria (N) eta elizako aldarean dagoen XVII. mendeko Arrosarioko Andre Mariaren adbokazioa.

Orriak