Leire

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Nafarroako monasterioa eta Andre Mariaren adbokazioa. IX. mendean eraikitako Salbatoreko monasterioa lur eta etxe askoren jabe izan zen Nafarroa osoan. Gainera, bertan Nunilo eta Alodia santen erlikiak eta Nafarroako errege batzuen gorpuak gorde ziren. Eraikuntza ikusgarria eta balio handikoa bada ere, aipagarriena soto edo kripta dugu. Leire, irudi duenez, latineko Legionarius izenetik atera da. Aldaerak: Leiore eta Lexuri.

0