Legarda
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Bai
Jatorria:
Nafarroako herria eta Mendabiako (N) Andre Mariaren baseliza. XII. mendeko eraikuntza erromanikoa da hau, garai bereko irudia gordetzen duena. 1468an Andre Maria honek Zuali Abderam-en esklaboa zen Tomas Ramirez Lodosako askatu omen zuen, bera eta bere jabea gauez Legardaraino eramanez. Errioxako Otxanduri herrian ere bada izen bereko Ama Birjina. Toponimoaren osagaiak legar 'harea' izen arrunta eta zenbaitetan aurkitzen dugun -da atzizkia dira (cf. Bizkarda).