Iratxe

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Andre Mariaren monasterioa, Estellerrian (N). Badirudi X. mendean sortu zutela. Antso II.ak Iratxeko Ama Birjinaren laguntza izan omen zuen mairuen kontrako borroketan, eta monasterioko hormetan Navasko guduan irabazitako kateen maila batzuk paratu omen zituzten dilindan. XVI. mendean moldiztegia eta unibertsitatea izan ziren bertan. Monasterio erromaniko hau, Euskal Herrian ongien gorde direnetakoa, museoa da gaur egun.

0