Aurkitu zure izena

Primary tabs

Begoña

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Bizkaiko Andre Maria, 1903. urtean Aita Santuak Jaurerriko zaindari izendatua. Askoz lehenago, halere, 1738. urtean, Bizkaian Ama Birjina honengana zegoen jaiera edo debozio handia ikusita, Gernikako Batzarrek Jaurerriko zaindari izendatua zuten. Lehen aipamena Bilbo fundatu zutenekoa da (1300. urtekoa), hiribildua Begoñako dermioan sortu baitzuten, baina santutegia zaharragoa da.

Belate

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Belateko (N) Andre Mariaren ermita antzinako monasterio bikoitzaren hondarreko aztarna zen. Monasterioan, mendatean baitzen, aterbea ematen zitzaien erromesei. Egun monasterioaren hondakinak eta Andre Mariaren baseliza besterik ez daude. Irudia Alkotz (N) herriko elizara eraman zuten.

Belatz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. Aipamen zaharrena Abadiñoko done Bikendi elizako hilarri batekoa da, non ego Belaza irakur baitaiteke. Berez hegazti izena (Falco sp.) den hau Erdi Aroko Balkoe antroponimoaren baliokidea da.

Belita

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena; Artaxoan (N) Maria Velita ageri da, 1330ean. Ikus Bilitu, maskulinoen zerrendan.

Beltso

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko euskal izena. Adibidez, Iratxen (N) kausitzen dugu, XIV. mendean.

Beltz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroan maiztxo aurkitzen dugun euskal izena. Esaterako, Iratxen (N) ageri da 1212an. Beranduago, XIV. mendean, oso arrunta izan zen, Euskal Herriko mendebaldean Baltz itxurapean.

Beltzane

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Oinarritzat beltza adjektiboa hartuta moldatu den izen berria, S. Aranaren bideko -ne atzizkia erabiliaz.

Benardiñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

S. Aranak Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Bernartiñe proposatu zuen gaztelaniazko Bernardino-ren baliokide femeninotzat, baina sustraitu dena Bernardiñe aldaera da. Aipatutako gaztelaniazko izena italierazko Bernardino-tik dator, zein germaniar etorkia duen Bernard izenaren txikigarria baita.

Beñate

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Beñat izenaren emakumezkoentzako ordaina, XX. mendearen bigarren erdian analogiaz sortua, -e amaiera berria erabiliz

Bengoarra

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabando (A) herriko Andre Mariaren baseliza. XX. mendearen hasieran eskola izan zen bertan; egun desagertua da.

Bengolarrea

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren adbokazioa.

Benin

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

S. Aranak proposatu zuen, Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n, gaztelaniazko Benigno-ren baliokidetzat. Azkeneko hau latineko Benignus ('amoltsua', 'borondate onekoa') izenetik atera da. Esmirnako San Benigno izan zen Galia kristautu zuena. Jaieguna ekainaren 28an da. Baliokideak: Benigno (gaz.) eta Bénigne (fr.).

Beniñe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

S. Aranak proposatu zuen, Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n, gaztelaniazko Benigno-ren baliokide femeninotzat. Azkeneko hau latineko benignus ('amoltsua', 'borondate onekoa') izenetik atera da. Esmirnako San Benigno izan zen Galia kristautu zuena. Baliokidea: Benigna(gaz.).

Beolarra

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Arluzea eta Markiz (A) herrien artean dagoen Andre Mariaren baseliza. Eraikuntzak aztarna erromanikoak izan arren maiz berriztatu dute, Ama Birjinari inguruetan dioten debozio handiak eraginda.

Bera

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Nafarroako herria, Bortzerrietakoa. Pío Barojaren eta honen iloba Julio Caro Barojaren bizileku izandako Itzea etxea bertan da.

Beraskita

0
Neska
Toponimoa da: Ez

XII. mendean aurkitzen dugu izen hau, Nafarroan (dompna Berasquita de Guendulain). Irudi duenez gizonentzako Berasko izenaz eta -ita atzizki hipokoristikoaz osaturik dago; azkenekoaren xedea generoa adieraztea dela ematen du.

Berasko

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroan usu aurkitzen dugun euskal izena. 1131n, esate baterako, Valpuestan agertzen da, eta 1173an Artaxoan (Berasco Aoçavala). Bele hegazti izenarekin erlazionatu izan da, baina badirudi jatorrian BigilaBegila, Beila-tik atera den Bela antroponimo gure artean ugaria dugula. Baliokidea: Belasco, Blasco (gaz.).

Berastegi

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Berastegiko (G) Eldua auzoan dagoen Andre Mariaren eliza. Herriaren lehen aipamena 1027. urtekoa da, mugen berrikusketa egin zenekoa, Nafarroako Antso erregearen agintaldian. 1524. urtean herriko batzuk elizan gotortu ziren Berastegitarren jauntxokerien aurka borrokatzeko.

Beratza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren antzinako baseliza, Mendabiakoa (N). XVII. mendean Arrosarioko Andre Mariako kofrakideek konpontzeko agindua eman zioten Andres Alargunsoro harginari.

Beraun

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Irun (G) herriko auzoa.

Orriak