Aurkitu zure izena

Primary tabs

Burni

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Ortzitik jaitsitako altxor preziatutzat zeukan antzinako gizonak burdina. Metal honen garrantzia hainbesterainokoa da ezen kultur aro bati izena eman baitio aurkikuntzak, Burdin Aroari hain zuzen ere. Jainko eta jainkosen tresna misteriotsua zen burdina, eta ofizio guztien gainetik goretsia sutegiko olagizonen lanbidea.

Burtzeña

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Barakaldoko (B) auzoa eta Andre Mariaren adbokazioa. Eliza antzinako monasterio baten azken hondakina da. Menan ere bada izen bereko herrixka.

Buxanda

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Kanpezu (A) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Herria ezaguna da bertan san Fausto Nekazariaren gorputz usteldugabea dagoelako.

Orriak