Aurkitu zure izena
Primary tabs
Bikuña
Donemiliaga (A) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean da.
Bilbañe
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Circuncisión-en baliokidetzat proposaturiko izenetako bat dugu hau; bestea Billebañe da. Ekintza honen bidez juduek Jainkoarekiko hitzarmena ospatzen zuten.
Bilintx
Indalezio Bizkarrondo (Donostia, 1831 - 1876) bertsolari eta olerkariaren goitizena. Honen lanik ezagunena Behin batean Loiolan izenekoa da.
Bilitu
Erdi Aroko euskal izena. Adibidez Utergan (N) ageri da, 1235. urtean. Aurubilitu konposatuan ere aurkitzen dugu, Auru-ren aldamenean.
Biloria
Arabako eta Nafarroako bi herriren izena eta Andre Mariaren antzinako monasterioa.
Bingen
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena.
Birgara
Birgara izeneko bi herri daude Araban: Birgaragoien eta Birgarabarren. Azken honetako eliza Andre Mariari eskainita dago.
Birila
Kondairak dioenez, Leireko monasterioko abade zen san Birila iturri baten ondoan jarri omen zen une batez, oihanean, urretxindor baten txorrotxio zoragarriak liluraturik. Monasteriora itzuli zenean, ordea, dena aldaturik omen zegoen eta orduantxe ohartu omen zen hiru mende igaro zirela handik atera zenez geroztik. Jaieguna urriaren 1ean da.
Birkiñe
Birkiñe aldaerak sorburu Egutegi Bizkattarra-ko eta Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-ko testuetako Birkiña-n duela dirudi, bukaera beste izen batzuen arabera moldatu zaiola ematen badu ere. Honela diote aipatutako lan horiek: "Miren-ixena ezta azkentzen e'tan; baña olantxe itxi biarr dala uste dot, Ama Birkiñaren ixena dalako.
Bitaño
Izurtzako (B) auzo baten izena eta Nicolás Altzola Gerediaga (Izurtza, 1922 - Irun, 1982) idazlearen goitizena.
Bittor
Gaztelaniazko Víctor izenaren euskal hipokoristikoa da. Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n ere biltzen da.
Bittoren
S. Aranak Victoriano izenaren baliokidetzat proposatzen du, Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n.
Bizkargi
Bizkaiko mendia (564 m) eta Santiago Onaindia (Amoroto, 1909 - Gasteiz, 1996) idazlearen goitizena.
Bordari
Fernando Artola (Hondarribia, 1910 - 1983) bertsolari eta idazlearen goitizena.
Buiñondo
Andre Mariaren baseliza, Bergaran (G). Irudi berezia da Ama Birjinarena, Gipuzkoan ireki daitekeen bakarra baita. Sabela irekitzean haurra ikus daiteke lehenik eta honen atzean Jainkoa, eskuetan Kristo eta gurutzea dituela. Kofrakideen egunean erromeria handia egiten zen, eta zopa eta esnea banatzen.
Bureskunde
Gaztelaniazko Coronación izenaren kidea. Euskal Izendegia-n biltzen da.
Burgondo
Otxate herrixka Imiruriren ondoan (Uda / Trebiño) zegoen. Handik gertu Burgondo izeneko Andre Mariaren baseliza dago. Egungo ermita eta irudia XVII. mendekoak dira, zaharragoko beste batzuen ordezkoak. Jaia abuztuaren 15ean egiten zen.
Burne
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Bruno-ren ordain femeninotzat proposaturiko izena. Baliokidea: Bruna (gaz.).
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- hur ›
- azkena »