Benin
Sexua:
Mutila
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
S. Aranak proposatu zuen, Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n, gaztelaniazko Benigno-ren baliokidetzat. Azkeneko hau latineko Benignus ('amoltsua', 'borondate onekoa') izenetik atera da. Esmirnako San Benigno izan zen Galia kristautu zuena. Jaieguna ekainaren 28an da. Baliokideak: Benigno (gaz.) eta Bénigne (fr.).