Aurkitu zure izena
Primary tabs
Urtsiñe
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-an gaztelaniazko Ursín-en baliokide femeninotzat ematen da. Ikus Urtsin mutil izenen zerrendan. Baliokideak: Ursina (gaz.) eta Ursine (fr.).
Urtsua
Arizkun herriko dorretxe ospetsua, Baztan ibarrean (N). Izen bereko erromantze batean agertzen da, Erdi Aroan. Pedro Urtsukoa izan zen El Dorado-ren bila atera zen Agirre "Eroa"-ren taldeko kapitaina, baina azkenean Agirrek berak hil zuen. Honela dio aipatutako erromantzeak:
Urtune
Urtun (Orti, Fortun) gizon izen historikoari -(n)e atzizki femenino berria erantsiz sortu da.
Urtzi
Jainkoaren euskal izen zaharra. XVII. mendeko Zalgize idazlearen ustez zeruaren deizio zaharra zen. Hemendik sortu dira Ortzadar, Oskarbi eta beste. Aurreneko aipamena XII. mendeko Codex Calixtinus-ekoa da, non Compostelako Donejakuera joateko bidea aurrenekoz deskribatzeaz gainera euskarazko lehen hiztegitxoa ere biltzen baita: "Barbara enim lingua penitus habentur.
Urtzia
Jainkoaren euskal izen zaharra. XVII. mendeko Zalgize idazle zuberotarraren ustez zeruari antzina honela esaten zioten. Hemendik sortu ziren ortzadar, oskarbi, ostots... eta abar. Honen lehenengo aipamena XII. mendeko Codex Calixtinus-en egiten da: "Barbara enim lingua penitus habentur.
Usoa
Gutxienez XVII. mende arte bizirik egon zen euskal izena. Iruñean aurkitu dugu lehen aldiz, XIII. mendean (Ussoa femina). XVI-XVII. mendeetan bizirik zegoen artean Orion (G).
Utarso
Sorne Untzueta (Bilbo, 1900) idazlearen ezizena. Sorne lehen euskara irakasleetako bat izan zen, Gerra Zibilaren aurretik. Bigarren Mundu Gerran aliatuen aldeko espioia izan zen.
Utxin
F. Navarro Villosladak idatzitako Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuan agertzen den pertsonaia. A. Campión idazle eta ikertzaileak (Iruñea, 1853 - Donostia, 1937) Utxin de Mendaur goitizena erabili zuen.
Uxue
Nafarroako hiribildua eta Andre Mariaren adbokazioa. Diotenez uso batek adierazi zion mendian saldoarekin zebilen artzainari Ama Birjinaren irudia non zegoen, eta horri zor omen zaio Uxue izena. Ikusgarriak dira eliza (gaztelu-eliza), erromaniko eta gotiko estiloetakoa, Andre Maria beltzaranaren irudia eta herri osoa.
Uztai
Hitz arrunta ('biribilki formako gauzakia'), azken urteotan pertsona izentzat indar handia hartu duena.
Uztail
Hilabete baten izena. Hitzak berak dioen bezala, uzta biltzen da garai honetan.
Uztaritze
Lapurdiko herria eta kantonamendu burua. Frantziako iraultza arte hemen egiten ziren lapurtarren biltzarrak. Azkeneko bilkuran, 1789ko azaroaren 18an egindakoan, Iparraldeko hiru probintziak departamendu bakar batean biltzea eskatu zen.
Uzturre
Tolosako (G) mendia eta Jesus Intsausti (Tolosa 1912 - Arratzu, 1993) idazlearen goitizena.