Uxue

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Nafarroako hiribildua eta Andre Mariaren adbokazioa. Diotenez uso batek adierazi zion mendian saldoarekin zebilen artzainari Ama Birjinaren irudia non zegoen, eta horri zor omen zaio Uxue izena. Ikusgarriak dira eliza (gaztelu-eliza), erromaniko eta gotiko estiloetakoa, Andre Maria beltzaranaren irudia eta herri osoa. Haurrak izan nahi dituztenek harri koxkor bat -edo gehiago, izan nahi duten ume kopuruaren arabera- bota behar dute Gazteluondoa alderdiko putzuan, El aljibe deitzen denean. Beila jendetsuena san Marko egunaren ondoko igandean da, eta gainerako beilak maiatzean zehar.

0