Aurkitu zure izena

Primary tabs

Unañe

0
Neska

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatzen diren beste izen batzuen analogiaz sortu da. 

Unbe

0
Neska
Toponimoa da

Laukizko (B) mendia. Andre Maria Unben agertu bide zen orain dela urte batzuk eta harrezkero debozio handia diote tokiari, nahiz Eliza Katolikoak ez duen agerpen hura onartu.

Untza

0
Neska

Okondoko (A) Irabaien auzoko eliza. J. P. Ulibarri okondar idazleak XIX. mendean eliza horretan euskaraz irakasten zela azaltzen du. Egungo eliza 1772an eraiki zuen Mexikon aberastutako indiano batek. Zaharra Untza dorrearen ondoan zegoen, ibai ertzean. 1793an izandako uholdeetan ura aldareraino iritsi zen. Huntza landare igokari baten izena ere bada.

Untzizu

0
Neska

Arellano (N) herriko baseliza. Inguruetan erromatarren garaiko hilarri asko aurkitu dira, horietako bat ermitako horman bertan. Andre Mariaren irudia XIII. mendekoa da.

Urabain

0
Neska

Andre Mariaren antzinako baseliza, Asparrengoa (A). Eraikuntza Andramarialde izeneko dermioan zegoen.

Uraburu

0
Neska

Axpuru herriko baseliza, Donemiliagan (A). Jatorriz Mendieta herri hustuko eliza zen.

Uralde

0
Neska

Uralde-ko bi Andre Maria daude, bat Uda / Trebiñon eta bestea Haranean (A). Araikoko Ama Birjina Trebiñoko patroia da, san Formeriorekin batera. Eraikuntza erromanikoa da eta inguruan hilobiak eta antzinako hondakinak aurkitu dituzte. Jaieguna irailaren 8an zen, baina orain hil beraren lehen asteburuan ospatzen da. Haranekoa (A) herrian dago, Istora errekaren ondoan.

Urarte

0
Neska

Urarteko (A) Andre Mariaren adbokazioa. Eraikuntza gotikoa da, baina atea erromanikoa. Jaia abuztuaren 15ean ospatzen da.

Urbasa

0
Neska
Toponimoa da

Nafarroako mendi ezaguna. Nafar guztien ondarea bada ere, haren jabetza zela medio gorabehera eta auzi asko egon dira historian zehar. Abuztuan Otsarrate (Otxoportillo) eta Pilatosen balkoira joateko ohitura dago, 1936an matxinatuek hil zituztenen oroitzapenetan. Bakedanotarren Urbasako jauregian bada Andre Mariaren irudi bat.

Urbe

0
Neska

Zirauki (N) ondoko herri hustua. Andre Mariaren eliza beranduago ermita izan zen, hondatu eta desagertu zen arte.

Urbia

0
Neska

Aizkorriko aurkintza ezaguna. Bertan artzainen saroiak ez ezik 1924an eraikitako Andre Mariaren baseliza ere badago.

Urdaiaga

0
Neska

Andre Mariaren baseliza, Berrizen (B), eta Usurbilgo (G) auzoa.

Urdin

0
Mutila

Erdi Aroko euskal deizioa, segur aski urdin 'grisantza', 'zurikara' adjektiboan oinarrriturik dagoena. Azkoitian (G) 1484an ageri da eta Oñatin (G) 1489an. Urdinso, Urdintxo eta Txurdin, Txurdintxo ere aurkitzen ditugu.

Urdiña

0
Neska

Erdi Aroko euskal izena. Esteban Garibai Arrasateko historialariaren amatxi Urdina deitzen zen (Doña Urdina de Zamalloa y de Lariz). Jatorria, segur aski, urdina 'ile zurikoa' izengoitian duke.

Urdinso

0
Mutila

Urdin izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa. 

Urdintxo

0
Mutila

Urdin izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa.

Urduña

0
Neska
Toponimoa da

Bizkaiko hiri edo ziutate bakarra den honetan Antiguako Andre Mariaren eliza dago. Jaiegunean, maiatzaren 9an, Arrastariako (A) lau herriak (Aloria, Artoñana, Delika eta Tartanga) erromerian joaten dira aipatutako elizaraino, 1639an egindako botoa berritzearren.

Uria

0
Neska

Larrabetzuko (B) Andre Mariaren adbokazioa. Herriak bi eliza ditu: bat, Goikolexalde auzokoa, Emeteri eta Zeledon santuei eskainia dago, eta bestea, Uria edo hiribildukoa, Ama Birjinari.

Uriarte

0
Neska

Andre Mariaren ermita, Elgetan (G). Orain hondaturik dago eta irudia herriko elizan gordetzen da. 1590ean bi emakumek baselizan lapurtu zuten, baina elgetarrek Otxandioraino jarraitu zituzten eta preso hartu. Pikotan eduki ondoren, belarriak moztu zizkieten.

Uribarri

0
Neska

Andre Mariaren lau adbokazio ditugu Euskal Herrian izen honekin. Ezagunena, dudarik gabe, Durangoko (B) parrokia da, bertako arkupeetan Euskararen Liburu Azoka egin izan baita. 1936an mezatan zeudela "nazional"-en hegazkinek txikitu zuten, eta apaiza bera eta beste eliztar asko hil. Izena 'hiri berria' izatetik datorkio, zaharra Tabira baitzen.

Orriak