Urtzia
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Jainkoaren euskal izen zaharra. XVII. mendeko Zalgize idazle zuberotarraren ustez zeruari antzina honela esaten zioten. Hemendik sortu ziren ortzadar, oskarbi, ostots... eta abar. Honen lehenengo aipamena XII. mendeko Codex Calixtinus-en egiten da: "Barbara enim lingua penitus habentur. Deum uocant Urcia (...)". Urtzia ekaitza eta harria ekartzen dituen izaki mitologikoa ere bada, zenbait lekutan Hodei deitua.