Urtsua

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Ez
Jatorria: 

Arizkun herriko dorretxe ospetsua, Baztan ibarrean (N). Izen bereko erromantze batean agertzen da, Erdi Aroan. Pedro Urtsukoa izan zenĀ El Dorado-ren bila atera zen Agirre "Eroa"-ren taldeko kapitaina, baina azkenean Agirrek berak hil zuen. Honela dio aipatutako erromantzeak:

Urtsuan zazpi leiho, zapiak lerro-lerro;
Lantainako alaba Urtsuan defuntu dago.
Urtsuan defuntua, Santa Ana kausituan;
adios erran gabe etxetik partitua.

0