Oleta
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Bai
Jatorria:
Aramaioko (A) kontzejua, Muxika ere deitua, eta Andre Mariaren eliza. Mendiez bestaldean dagoenez gero, hots, Bizkaiko golkora begira ez dagoen udalerriko kontzeju bakarra denez gero, arrunt nekeza zen bertako bizilagunentzat Ibarrera joatea, eta horregatik eraiki zuten eliza berria. Nafarroako Orbaibarren ere bada izen bereko herria, erdaraz Olleta esaten zaiona. Bertako Andre Mariaren eliza erromanikoa garai batean Jerusalemgo Done Joaneren Ordenako Zaldunena izan zen. Hemen zeuden margolan gotikoak Nafarroako museoan gordetzen dira orain.