Aurkitu zure izena

Primary tabs

Ziortza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Markinako (B) Bolibar auzoan dagoen kolegiata eta Donejakue bideko antzinako ospitalea. Kondairak dioenez, 968. urteko abuztuaren 15ean arrano batek Gernikako Andre Mariaren elizako buruhezur bat hartu eta hegan Ziortza-raino eraman zuen, XIV. mendean kolegiata -Bizkaiko bakarra- izango zen eliza sortu zuten lekuraino hain zuzen ere.

Ziti

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Erdi Aroko izena. 1046an Leireko kartularioan Fortun Çitiz agertzen da eta 1050ean Valpuestakoan Citi Diez. Arabiar jatorria duen gaztelaniako Cid izenaren euskal ordaina dela dirudi.

Zohardi

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Izen arrunt eta adjektibo honek oskarbi dagoen zerua adierazten du.

Zoihartze

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Uharte Hiriko (NB) Andre Maria. Aldaera: Soiartze.

Zorion

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta, azken urteotan usu ponte izentzat erabilia. Latineko Felix-en parekoa da.

Zorione

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Zorion izen arruntetik sortu da hau, S. Aranaren lanaren ondorioz zabaldu den -(n)e bukaera femeninoa erabiliaz.

Zuberoa

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Euskal Herriko lurraldeetako bat eta Gardeko (N) Andre Mariaren adbokazioa. Kondairak dioenez, XVI. mendean hugonoteek Aspeko Ama Birjinaren ermita erre zutenean Andre Mariak hegan alde egin zuen, eta ezkutaturik egon zen unai batek haritz batean aurkitu zuen arte.

Zufiaurre

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren antzinako baseliza, Zumarragan. Urola ibaiaren ondoan zegoen, zubiaren aurrean.

Zuhaitz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta, hondarreko urte hauetan izen gisa franko erabili dena. Handi-handika, esan daiteke zuhaitz ekialdeko aldaera dela eta zugatz mendebaldekoa.

Zuhaitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Izen arrunta, azken urteotan indar handiz ponte izentzat erabilia.

Zuhatza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Aiarako (A) auzoa eta Andre Mariaren baseliza, antza denez Donejakue bidean zegoena. Jaieguna abenduaren 8an da.

Zuhatzola

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Barrundiko (A) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Jaia irailaren zortzian da.

Zuhur

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskarako izenondo ezaguna da ('gauzak zentzuz eta neurriz pentsatu eta pisatu artean aritzen ez dena'). Badu, hala ere, bigarren esanahi bat ('zikoitza, zekena').

Zuia

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Arabako udalerria, Gorbeia mendiaren magalean. Done Joanes eta Done Paulo egunean Zuiako Monrealgo Andre Mariaren baselizan ematen zen meza ibarreko bizilagunentzat, baina ermita desagertzean Oroko monasterioan egiten hasi zen elizkizuna.

Zulema

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Arabiar izena, Erdi Aroan Euskal Herrian erabilia. 1244an, adibidez, Zulema zeritzan andre bat bizi zen Tuterako (N) jauregi batean.

Zumadia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Artaxoako (N) aurkintza, non Sanduzuria izeneko Andre Mariaren baseliza baitzegoen. Osagaiak zume, -di ugaritasunezko atzizkia eta -a artikulua dira.

Zumadoia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Gastiainen (N). Hurbil dagoen San Sebastiango ermitan badira erromatarren garaiko hilarriak. Izenaren osagaiak zume fitonimoa, -doi ugaritasunezko atzizkia eta -a artikulua dira.

Zumaia

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Gipuzkoako kostaldeko herri ezagun honen lehenengo aipua 1292koa da. Urte honetan Gaztelako Alfontso IV.ak Andre Mariaren monasterioa, orain Arritokietako Andre Maria deritzana, Orreagari eman zion. Hirigutuna 1347an eskuratu zuen. Egungo parrokia done Petrirena bada ere, antzina Andre Mariari eskainirik zegoen.

Zumalburu

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Andre Mariaren baseliza, Agurainen (A). 1694an ermita eraitsi eta harriak Done Joaneren elizako dorrea eraikitzeko erabili zituzten.

Zunbeltz

0
Mutila
Toponimoa da: Bai

Nafarroako benta baten izena da. Hemen bereizten dira Urbasa eta Andimendia.

Orriak