Zuberoa

Sexua: 
Neska
Toponimoa da: 
Bai
Jatorria: 

Euskal Herriko lurraldeetako bat eta Gardeko (N) Andre Mariaren adbokazioa. Kondairak dioenez, XVI. mendean hugonoteek Aspeko Ama Birjinaren ermita erre zutenean Andre Mariak hegan alde egin zuen, eta ezkutaturik egon zen unai batek haritz batean aurkitu zuen arte. Gardarrak baseliza herrian berean eraikitzen saiatu omen ziren behin eta berriz, baina alferrik, eta azkenean haritzaren lekuan egin behar izan omen zuten. Debozio handia izan diote inguruetan eta Iparraldean. Jaia irailaren 8an da. Aldaera: Xubero.

0