Aurkitu zure izena
Primary tabs
Zuri
Ohiko euskal izena Erdi Aroan, zuri adjektibo ezagunetik hartua. 1332an Hernanin (G) Lope Zuri Araitz ezkutaria zauritu zuten; 1467an Murelagan (B) Juan Zuri bizi zen.
Zuria
Erdi Aroan asko erabili zen izen hau, bai Nafarroan bai Euskal Herriko gainerako lurraldeetan ere. Altzuzan (N) 1311n Maria Zuria bizi zen eta mende berean Barakaldon Zurixe. Oñatin eta Arrasaten (G) Andre Mari Zuri izena duten bi ermita daude. Aldaerak: Zurixe historikoa eta Sabin Aranaren bidetik sortutako Zuriñe berria.
Zutza
Longidako (N) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Irudia XIII. mendekoa da.
Zuzen
Hitz arrunta, azken urteotan maiz ponte izentzat erabilia. Gaztelaniazko Justo izenaren parekoa dateke. Justo Garate poligrafoak (Bergara, 1900 - Mendoza [Argentina], 1994) izen hau erabili zuen goitizentzat.
Zuzene
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Justa izenarentzat ematen den baliokidea.