Aurkitu zure izena

Primary tabs

Heren

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Mitologiako izakia, naturaren indarra irudikatzen duena. Heren, edo beste leku batzuetan HerensugeLurra-ren irudikapena den Mari ernaltzera zerutik datorren indarra da, hura neguko loalditik iratzarriz eta udaberria sortuz.

Hiru

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hirutasun izenaren aldaera laburtua da.

Hodei

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Euskal Mitologiako izakia, ekaitza eta harria ekartzen dituena. Zenbait lekutan Ortzi deitzen dute, Jainkoaren euskal izen zaharra (Urtzi XII. mendean) erabiliz.

Hodeia

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Euskal mitologian naturaren indarrak bizidunak dira. Adibidez, Hodeia trumoiaren "jenioa" da.

Hodeiertz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Hitz arrunta, 'zerumuga' adiera duena. 

Hodeitza

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Azkueren arabera 'goibel' adiera duen izen arrunta da hau. Ikus Hodeia.

Holtzarte

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Urdatx edo Santa Grazi (Z) herriaren ondoko zintzurra.

Hua

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Altzako (G) Andre Mariaren adbokazioa.

Hurritz

0
Mutila
Toponimoa da: Ez

Zuhaitz arrunta (Corylus avellana) Euskal Herrian. Aldatua nahiz bere baitatik sortua izan daiteke.

Orriak