Aurkitu zure izena
Primary tabs
Andregaila
Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Gaila-z osatua. Andregailla 1183an Iruñeko katedraleko artxiboan ageri da eta 1366an Lintzoainen (N), besteak beste.
Andregoto
Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Goto-z osatua. Aurreneko aldiz Lizarran (N) aurkitu dugu guk, 1024. urtean.
Andrekina
Erdi Aroko izena. Andre-z eta -kin atzizki hipokoristikoaz osaturik dago; bukaerako -a genero mozioa dateke. Nafarroan 1282an ageri da.
Andrelendia
Erdi Aroko euskal izena. Osagaiak Andre ezaguna eta Leundia-ren aldaera irudi duen Lendia dira (ikus izen hau). Iruñean ageri da, XIII. mendean.
Andremantzia
Erdi Aroko euskal izena. Osagaiak Andre eta Mantzia dira. Ikus bi izenok zerrenda honetan berean. Artaxoan (N) azaltzen da, XII. mendean (Andre Mancia).
Andremaria
Gutxienez XVI. mende arte erabili izan den euskal izena dugu hau. Osagaiak, agerian denez, Andre eta Maria dira (ikus izen hauek). Lehen aldiz Iruñean aurkitu dugu, 1135. urtean (Andre Tota de Let, Andre María su fija); beranduago Gautzan (N) Andre Maria Goycoa ageri zaigu XIV. mendean eta Donezteben (N) Andremaria de Agorreta 1541ean.
Andreona
Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Ona-z osatua. Azken hau antroponimotzat erabili izan den ona adjektibo ezaguna besterik ez da (cf. Arguedasko emakume baten izena zen Bona, 1326an). Nafarroa Beherean ageri da, XIV. mendean (Andrehona d'Echevarne).
Andreoneka
Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Oneka-z osatua. Ikus bi izenok zerrenda honetan. Andre Oneca Otazun (N) aurkitzen dugu, XIII. mendean.
Andresemena
Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Andre eta Semena dira (ikus bi sarrerok). Aurreneko aldiz Lazkaon aurkitzen dugu, XII. mendean (Andre Semena de Lazcaun). Jaunsemeno gizon izena ere azaltzen da (Jaun Semeno Sanoyç de Ariçala, Aritzala, 1177).
Andresemera
Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Semera-z osatua (ikus biok zerrenda honetan berean). Lehenbizikoz Artaxoan (N) ageri da, 1158-1159ko dokumentu batean (Andere Semera); urte gutxi batzuk beranduago, 1190ean, Barbatainen (N) azaltzen da berriz (Andre Semera). Andresemena aldaera ere bada.
Andreumea
Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Umea-z osatua. Hondarreko hau antroponimotzat erabilitako umea arrunta besterik ez da (cf. Lergako [N] idazkuneko Ummesahar izena, erromatarren garaikoa). Ariben (N) ageri da, XIV. mendean (Andre Humea Martiniz). Jaunumea maskulinoa ere azaltzen da dokumentazioan.
Andrezuria
Erdi Aroko euskal izena da, Andre-z eta Zuria-z osatua (ikus Andrea eta Zuria zerrenda honetan). Azkeneko hau antroponimotzat erabilita dagoen zuria adjektibo ezaguna besterik ez da. 1190. urtean Barbatainen (N) ageri da (Andre Zuria) eta 1261ean Iruñean (dona Andre Çuria), besteak beste.
Andu
A. Lertxundi (Orio, 1948) idazle ezagunaren goitizena, aitaren etxearen izenetik, Aganduru-tik, hartua dena. Izan ere, Euskal Herrian ohitura da jendea sortetxearen izenaz deitzea, hau usu laburtua delarik.
Ane
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Ana-ren baliokidetzat ematen den arrakasta handiko izena. Gaur egun euskaldunon artean Ana baino gehiago erabiltzen da.
Anen
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Aniano-ren baliokidetzat ematen den izena. Andeoli edo Annià santua III. mendean bizi izan zen. Jaieguna azaroaren 30ean da. Baliokidea: Aniano (gaz.).
Anen
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Aniano-ren baliokidetzat ematen den izena. Andeoli edo Annià santua III. mendean bizi izan zen. Jaieguna azaroaren 30ean da.
Anene
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Aniano-ren baliokidetzat ematen den Anen izenaren emakumeentzako aldaera. Andeoli edo Annià santua III. mendean bizi izan zen. Baliokidea: Aniana (gaz.).