Andresemera
Sexua:
Neska
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Semera-z osatua (ikus biok zerrenda honetan berean). Lehenbizikoz Artaxoan (N) ageri da, 1158-1159ko dokumentu batean (Andere Semera); urte gutxi batzuk beranduago, 1190ean, Barbatainen (N) azaltzen da berriz (Andre Semera). Andresemena aldaera ere bada. Leiren, gainera, Jaunsemero gizon izena ageri da (Jaun Semero Ortiz, 1170).