Aurkitu zure izena
Primary tabs
Kexaa
Aiara (A) ibarreko herria, Quejana gaztelaniaz, eta Andre Mariaren baseliza. Jaia abuztuaren 5ean egiten da.
Kima
'Abarraren muturra' esanahia duen izen arrunta. Inoiz antroponimotzat erabili da, azken urteotan.
Kimetz
Ohiko hitza da hau hizkera batzuetan. Duen 'kimua' esanahiagatik ponte izentzat erabiltzen da.
Kinta
Bernedoko (A) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Hemen Sorkundearen ermita eraiki zuten, mandazainen eta arrotzen mesederako. Nafarroatik itsasora zihoazen bideetako batean zegoenez, bizitasun handia izan zuen. Jaia irailaren 8an ospatzen da. Guardian (A) ere izan zen Quintana izeneko herrixka, Andre Mariaren eliza zuena, baina 1564ko izurritean hustu zen.
Kirru
Goitizen arrunta, 'ile kizkurra duena' adierazteko Euskal Herriko mendebaldean erabilia.
Kismi
Euskal mitologian jentilek Jesus adierazteko erabiltzen duten izena. Kristo jaio zenean argi bat ikusi omen zuten jentilek eta beren arteko zaharrenarengana jo omen zuten laguntza eske. Honek Kismi jaio zela eta berenak egin zuela adierazi omen zien: "Ah nire umeak! Jaio duk Kixmi eta gureak egin dik; ez diat gehiago bizi nahi eta bota nazazue ezkerreko malkar horretatik amilka".
Kispiñe
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Crispina izenarentzat proposatzen den baliokidea. San Krispin Ecijako apezpikua izan zen, eta, horregatik, harenganako gurtza aspaldidanikakoa da Iberiar penintsulan. Jaia abenduaren 5ean da. Baliokidea: Crispina (gaz.).
Kistiñe
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatutako izena.
Kizkitza
Itsasoko (G) Andre Mariaren baseliza. Egun batean herri honetako bizilagun batzuek Kizkitza mendian argia ikusi omen zuten, eta hara joan zirenean Andre Mariaren irudia aurkitu omen zuten. Honen ohoretan ermita eraikitzea erabaki omen zuten, baina herrian, ez mendi puntan. Alfer-alferrik ordea, irudia gauero mendira itzultzen baitzen. Azkenean ermita hemen eraiki behar izan zuten.
Koldobika
Germaniar etorkia zuen Clodovicus izen latinotik dator. Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Koldobika proposatu zen, baina egun Koldo ohikoagoa da. Hau izan zen 1938an euskal izenak debekatu zirenean aipatzen ziren hiruretako bat: "los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista".
Koldobike
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Luisa-ren ordaintzat ematen da. Jaia martxoaren 12an ospatzen da. Aldaera: Koldobiñe. Baliokideak: Luisa (gaz.) eta Louise (fr.).
Kolitza
Bizkaiko mendia (879 m), Balmaseda eta Artzentalesen arteko mugan. Gernikako Batzarretara joateko deia egiten zen bost mendietako bat da hau. Gailurrean baseliza erromanikoa dago, kristautasuna hedatzearekin honelako toki goretan ermitak eraikitzea ohikoa izan baitzen. San Sebastian egunean erromeria ospetsua egiten da mendi honetako larreetan.
Konstantze
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Constancia izenarentzat ematen den euskal baliokidea.
Kontxesi
Andre Mariaren adbokazio hau VII. mendean hasi zen ospatzen Bizantzion, baina 1310 arte ez zen festatzat finkatu. 1854an Eliza Katolikoak Andre Maria sortzez bekatugabea zela jarri zuen dogmatzat. Jaieguna abenduaren 8an da. Aldaerak: Izortza, Kontzeziona, Orbange, Sorkunde eta Sorne (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia).
Koro
Donostiako Ama Birjinari esker arrunt ezaguna den adbokazioa. Jaieguna irailaren 8an da. Aldaera: Koruko. Baliokidea: Coro (gaz.).
Kresal
Izen arrunta, Txomin Agirreren Kresala eleberri famatuari esker azken urteotan maiz ponte izentzat erabili dena.
Kripan
Arabako Toloño mendiaren magalean dagoen herria. Izena latineko Cyprianus-en ondorengoa dela dirudi.