Kismi
Sexua:
Mutila
Toponimoa da:
Ez
Jatorria:
Euskal mitologian jentilek Jesus adierazteko erabiltzen duten izena. Kristo jaio zenean argi bat ikusi omen zuten jentilek eta beren arteko zaharrenarengana jo omen zuten laguntza eske. Honek Kismi jaio zela eta berenak egin zuela adierazi omen zien: "Ah nire umeak! Jaio duk Kixmi eta gureak egin dik; ez diat gehiago bizi nahi eta bota nazazue ezkerreko malkar horretatik amilka". Azkeneko jentilak Aralarko Argaintxabaleta trikuharrian omen daude ehortzirik.