Aurkitu zure izena

Primary tabs

Neskuts

0
Neska
Toponimoa da: Ez

XIX. mendearen amaieran 'birjina' adieraz sortutako izena da hau. Osagaiak neska eta huts dira, alegia 'zeharo neska, erabat birjina' eman nahi zen aditzera, irudi duenez.

Nikole

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena. 

Nille

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko (San) Nilo-ren baliokide femeninotzat ematen den izena. Nilus, Egiptoko ibaia, pertsona izena izan zen Erroman. V. mendean hil zen Sinaiko monasterio batean san Nilo kristau idazlea.

Ninbe

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Ninfa-ren euskal baliokidetako ematen den izena. Ninfak mitologia klasikoaren arabera basoan bizi diren izakiak dira. Jaieguna azaroaren 10ean da. Baliokidea: Ninfa (gaz.).

Nonaki

0
Neska
Toponimoa da: Ez

Itzallen (N) azaltzen da, XI. mendean (Nonnaqui). Badaiteke Nunu, Nuño gizon izenaren aldaera femeninoa izatea. Nolanahi ere, hipokoristikoa zela irudi du, Martiki, Mitxelki eta bestek duten atzizki bera baitu, itxuraz bederik.

Nubilla

0
Neska
Toponimoa da: Bai

Erriberagoitiko (A) herria eta Andre Mariaren antzinako eliza. Bertan gurtzen zen done Bikendi Martiriaren erlikia Lasierrako elizara eraman zuten. Jaia irailaren 8an da.

Orriak